Gartzia II.a Santxitz

Gartzia II.a Santxitz Ikaratia» orritik birbideratua)

Gartzia II.a Santxitz edo Gartzia I.a Santxitz[1][2][oh 1]latinez: Garsea Sanzonis— (c. 919-970eko otsailaren 22a[3]) Iruñeko erregea (925970) eta Aragoiko kondea (943-970) izan zen.

Gartzia II.a Santxitz

Naiarako erregea

931 - 970 (egutegi gregorianoa)
Semeno Gartzeitz - Antso II.a Gartzeitz
Bizitza
JaiotzaIruñeko Erresuma, 919 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaNafarroa Garaia970eko otsailaren 22a (50/51 urte)
Hobiratze lekuaDeioko gaztelua
Familia
AitaAntso I.a Gartzeitz
AmaTota Iruñekoa
Ezkontidea(k)Andregoto Garindoitz  (933 -  942)
Teresa Leongoa  (942 -  957)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
nafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Biografia

Antso I.a Gartzeitz Iruñeko erregearen eta Tota erreginaren semea, ama Orti Gartzeitz erregearen iloba zuen.[4]

Aita hil zenean, 925ko abenduaren 10ean, Gartzia Santxitzek sei urte baino ez zituen. Horrexegatik, Semero Gartzeitz osaba erregeorde bihurtu zen. Osaba hil zenean, tutoretza krisi larrian egon zen eta baita erresuma ere. Ama Totari esker (Abd ar-Rahman III.a bere lehengusuarekin batera) egoera bere onera itzuli zen.

Harrezkero, nahiz eta Gartzia Santxitz adin nagusikoa izan, amaren itzalari esker Iruñekoak nagusitasuna lortu zuen beste erresuma kristauen artean. 933an adin-nagusi bilakatu zenean, Gartziak Andregoto Garindoitz bere emaztegaiaren tutoretza lortu zuen eta, era berean, Aragoiko konderriaren agintaritza ere.[5] Egoera 943ra arte iraun zuen, lehenengo ezkontza indargabetu eta jada agirietan Teresa Ramirez bigarren emazteekin batera agertu zenean[3]

Gartzia Santxitzen hiru arrebak Leongo Erresumako erregeekin ezkondu ziren[3]: Urraka Ramiro II.arekin, Antsa Ordoño II.aarekin eta Oneka Alfontso IV.arekin. Hori zela eta, nafarrek Leongo Erresumako gerra zibiletan parte hartu zuten: Ramiro II.a hil zenean, nafarrek Tota erregina burua zena, Antso iloba Leongo erregea izateko lagundu zuten. Ordoño "Gaiztoa"k, hura ere Totaren iloba, Antso kaleratu zuenean, Totak Abderramanen laguntza eskatu zuen Antsok tronua berreskuratu dezan.

937an, Ramiro II.a Leongoarekin eta Zaragozako walia zen Muhammad ibn Hashimekin bat egin zuen. Honen aurka, Abderraman III.ak Gartziaren lurraldeetara eraman zuen urte hartako bere espedizioa Calatayud eta Zaragozatik pasa ondoren.[6]

939. urtean, Gartzia Santxitzek Ramiro II.a Leongoa, Gaztelako Fernan Gonzalez eta Asturiasko eta Galiziako osteekin batera Abderraman III.a mendean hartu zuen Simancasko guduan.[5]

942an, Muhammad ibn Hashime Zaragozako waliak zuzendutako armada musulmanak iruindar armada mendean hartu zuen, Sen eta Men haitzak berreskuratuz. Berriro, Fernan Gonzalezen gaztelar armadaren laguntza zutelarik ere, apirilaren 5ean Tuterako guduan menderatuak izan ziren.[7]

953an Tota bere amarekin batera San Martin Albeldakoaren monasterioari Bagibel hiribildua eman zion.

961ean Gaztelako konderria eta Leongo Erresumaren arteko liskarretan parte hartu zuen, Fernan Gonzalez, Gaztelako kondea, harrapatuz, baino ez zien musulmanei entregatu.

963an Kordobako Al-Hakam II.a kalifaren aurka beste kristauen arteko elkartasuna osatu zuen baina omeiatarrek garaipena lortu zuten.[8]

970eko otsailaren 22an hil zen. Doneztebeko eliza txikiaren portikoan hilobiratu zuten, Deioko gazteluan.

Ezkontzak eta seme-alabak

Lehenik Andregoto Garindoitzekin, Garindo II.a Azearitz Aragoiko kondearen eta Antsa Gartzeitzen alabarekin, ezkondu zen. Ezkontza horren bitartez erresuma biak batu ziren. Gartziak Andregoto arbuiatu zuen 943 baino lehen, eta hau Oibarren zituen lurraldeetara joan zen. Han hil zen 971 eta gero.[9][10] Seme-alabak:

  • Antso, izengoitiz Abarka, Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea.
  • Tota[11][12]

943 baino lehen, Ramiro II.a Leongoaren alaba Teresarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba bederen izan zituzten:[13]

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak