Gastropoda

Moluskuen filumeko zenbait animaliaz esaten da. Gorputzean, burua, oin muskularra eta errai-masa bereizten dira (azken hori normalean kiribila), eta karekizko maskor kuskubakarrez estalita egoten dira.

Gastropoda edo kuskubakarrak moluskuen filumeko klaseetako bat da. Moluskuen barnean talderik zabalena da, 60.000-75.000 espezierekin. Animalien klase hau intsektuen ondoren bigarren zabalena da.

Gastropoda
Goi Kanbriar-Gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaMollusca
SubfilumConchifera
Klasea Gastropoda
Cuvier, 1795

Gastropodoak ingurune askotan bizi dira: zelaietan, basoetan, basamortuetan eta mendietan; putzu txikietan, ibaietan eta lakuetan; estuario, uholde-lautada eta marearteko-zabalguneetan, itsaso zabalean eta hondo abisalean. Bizimodua ere oso ezberdina da, baita parasitoak ere. Orokorrean barraskilo eta bare espezie ugariz osatua dago, bai lurtar zein itsastarretan.

Askotan, esan bezala, barraskilo izena ere ematen bazaie orokorrean kanpo oskola dutenei mugatzen da. Oskol horren barruan gorputzaren atal bigunak sartzen dituzte. Bare izena ematen zaie, bestalde, oskolik ez dutenei eta batzuetan barne-oskola dutenei ere.

Etimologia

Literatura zientifikoan lehen gastropodeoak "gasteropodo" gisa agertzen ziren Georges Cuvierrek 1795an egindako lanean.[1] Cuvierrek izen hau aukeratu zuen antzinako grezieraz γαστήρ gastér "urdaila", eta πούς poús "oin" hitzetatik.

Lehenago unibalbo izena erabiltzen zen, hau da, oskol bakarrekoak, bivalviaren oposizioz. Euskaraz kuskubakar, oskolbakar edo unibalbo izena ere ematen zitzaien eta batzuetan barraskilo moduan deitzen zaie, nahiz eta guztiak ez izan barraskiloak.

Sailkapena

  • Eogastropoda
    • Patellogastropoda
    • Euomphalina (fosil)
    • Neomphalida
  • Orthogastropoda
    • Cocculiniformia
    • Vetigastropoda
    • Neritaemorphi
    • Caenogastropoda
    • Heterobranchia

Erreferentziak

Kanpo estekak