Georges Bizet
Georges Bizet (Paris, 1838ko urriaren 25a - Bougival, 1875eko ekainaren 3a) frantziar musikagile erromantikoa izan zen.
Georges Bizet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexandre Cesar Leopold Bizet |
Jaiotza | Rue Louise-Émilie-de-La-Tour-d'Auvergne (en) eta Paris, 1838ko urriaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Hôtel Halévy (en) |
Heriotza | Bougival, 1875eko ekainaren 3a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Vallstena Church (en) Grave of Bizet (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Adolphe Armand Bizet |
Ama | Aimée Léopoldine Joséphine Delsarte |
Ezkontidea(k) | Geneviève Halévy (1869ko ekainaren 3a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Antonin Marmontel (en) Pierre-Joseph-Guillaume Zimmermann François Benoist Fromental Halévy (en) Antoine François Marmontel |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , orkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta musikagilea |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | opera sinfonia French opera (en) erromantizismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
| |
Biografia
Parisko Kontserbatorioan Fromental Halévyrekin ikasketak egin ondoren, 1857an Erromako Saria irabazi zuen. Erromatik itzulitakoan musika lirikoa lantzea erabaki zuen. Lan anitz egin zituen, eta horien artean operak nabarmentzen dira: Les Pêcheurs de perles (1863, «Perla arrantzaleak»), La Jolie Fille de Perth (1866, «Pertheko alaba ederra»), Djamileh (1871), eta, batez ere, Carmen (1874), Frantziako opera nagusia.
Beste lan aipagarri zenbait: Symphonie en ut (1855), gaztaroko konposizio xarmangarria; Jeux d´enfants (1855, «Haur-jolasak»), piano eta lau eskuz jotzeko hamabi pieza, eta L´Arlesienne ospetsua (1872).
Gazterik eta miserian hil zen, bizi zen artean arrakasta handirik izan gabe.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bizet |