Germaniar neopaganismo

Germaniar neopaganismoa ala etenismoa, germaniar herrien sinismenetan oinarritutako gaur egungo erlijio pagano berri bat da, nagusiki germaniar mitologiaren elementuak bereganatzen ditu. Eskandinaviar neopaganismoarekin lotura handia du.

A metal hammer, worn as a pendant around an individual's neck
Bikingoen garaiko Mjölnirren erreplika, Thor jainkoaren mailua; lepoko haue eskandinaviar neopaganismoaren zaleek maiz erabiltzen duten ikurra da.

Germaniarren ustezko ohitura eta usadioen berreskuratzea XIX. mendean erromantizismoarekin batera hasi zen. XX. mendean, eta bereziki 1960ko hamarkadan ustezko germaniar erlijio aurrekristauaren jarduerak burutzen zituzten taldeen ugaltzea gauzatu zen.

Germaniar neopaganismoaren zale eta jarraitzaileek Ásatrú, Norsk Sed (Eskandinaviar Usadioa), Forn Sed (Antzinako Usadioa), Vanatrú (Vanir jainkoen kultua), Vor Sed (Gure Usadioa), Teodish (Anglosaxoi Fedea) eta Odinismo bezalako terminoak erabili ohi dituzte.

Ikus gainera

Kanpo estekak