Gexan Alfaro

euskal idazlea

Gexan Alfaro, izengoitiz Lantziri (Urepele, 1941eko uztailaren 21a) Nafarroa Behereko euskal idazlea eta kazetaria da. Euskaltzain urgazlea da 1975etik.[1]

Gexan Alfaro

Bizitza
JaiotzaUrepele1941eko uztailaren 21a (82 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Izengoitia(k)Gexan Lantziri

Inguma: gexan-alfaro Literaturaren Zubitegia: 80

Bizitza

Gexan Alfaro Urepelen jaio zen 1941eko uztailaren 21ean. Angelura joan zen bizitzera gaztetan, eta Baionan aritu zen lanean, liburu-saltzaile eta editore gisa. Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen; bizitza profesional gehiena argitaletxe horretan iragan zuen.[2][3][4] Haurrentzako kantu anitz sortu zituen, ikastolen eta argitaletxeen hastapenetan. Seaskan ere inplikatu zen anitz; lehendakari ere izan zen, 1986-1987 bitartean. Seaskaren Xalbador kolegioaren bultzatzailea izan zen; gisa hartan, ikastolako ibilbidea 2 urtetik 18 urtera artekoa izateari atea ireki zion.[5][3] 1990eko hamarkada hasieran, preso egon zen urte batez, errefuxiatu batzuei aterpea emateagatik. Presondegitik astero igortzen zituen bertso sorta berriak, eta Ekaitza astekariak argitaratzen zizkion.[3]

Lanak

Haur eta gazte literatura

  • Eusko artzaina, 1986, Elkar
  • Otsoño eta xuriko, 1986, Elkar[6]
  • Oxpin eta Lapatin, 1986, Elkar)[7]
  • Piarres baratzezaina eta bi amerikanoak, 1986, Elkar, bi liburukitan argitaratua

Itzulpenak

Erreferentziak

Kanpo estekak