Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Gipuzkoako Batzar Nagusiak Gipuzkoako eusko foru lurraldearen legebiltzar eta organo legegilea da. Hauteskunde bidez aukeratutako alderdi politikoen ordezkariez osaturik daude. 2019. urteaz geroztik, Batzar Nagusien presidentea EAJko Xabier Ezeizabarrena da.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Juntas Generales de Gipuzkoa
XII. legegintzaldia
Mota
MotaForu lurraldeko ganbera
Zuzendaritza
LehendakariaXabier Ezeizabarrena (EAJ)
2019. urtetik
Lehendakariorde lehenaJesus Maria Zaballos (PSE-EE)
2023. urtetik
Lehendakariorde bigarrenaEstitxu Elduaien (EH Bildu)
2023. urtetik
Idazkari lehenaJorge Mota (PP)
2023. urtetik
Idazkari bigarrenaMarivi Eizaguirre (Elkarrekin Podemos)
2023. urtetik
Osaketa
Eserlekuak51 (26 gehiengo osorako)

Alderdi politikoak
Gobernua (24)

Oposizioa (27)

Hauteskundeak
Azken hauteskundeak2023
Batzarlekua
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Miramon pasealekua, 164
20014 Donostia
Webgunea
Webgune ofiziala

Zereginak

Batzarren zereginen artean daude:

  • Foru arauak onartzea.
  • Gipuzkoako ahaldun nagusia edo diputatu nagusia (Gipuzkoako organo betearazlearen —hau da, Gipuzkoako Gobernuaren— burua) aukeratzea.
  • Gipuzkoako aurrekontuak onartzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia kontrolatzea.

Hautespen unibertsalez Gipuzkoako lau barrutietan aukeratutako 51 batzarkidez osaturik daude. Udal Hauteskundeekin batera egiten da bozketa, lau urtetik behin.

Donostialdeak 17 batzarkide aukeratzen ditu, Deba-Urolak 14, Bidasoa-Oiartzunek 11, eta Oria-Goierrik 9.

1983tik 2007ra bitartean, Batzar Nagusien egoitza Donostiako Aiete auzoan zegoen, Etxe-zuri jauregian. 2008tik aurrera, Miramongo Parke Teknologikoan dago egoitza berria.

Osaketa XII. legegaldian

Batzarkide taldeak

2023ko Foru Hauteskundeez geroztik, hurrengo osaketa dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek:

XII. legealdiko Batzar Nagusiak
TaldeakAlderdiakBatzarkideakBozeramailea
EH BilduEH Bildu22Maddalen Iriarte
Eusko AbertzaleakEAJ17Maria Eugenia Arrizabalaga
Euskal SozialistakPSE-EE7Susana Garcia Chueca
Batzarkide Talde PopularraPP3Mikel Lezama
Elkarrekin Gipuzkoa Batzarkide Talde MistoaAhal Dugu2Miren Echeveste

Mahaia

  • Lehendakaria - Xabier Ezeizabarrena (EAJ)
  • Lehendakariorde lehena - Jesus Maria Zaballos (PSE-EE)
  • Lehendakariorde bigarrena - Estitxu Elduaien (EH Bildu)
  • Idazkari lehena - Jorge Mota (PP)
  • Idazkari bigarrena - Marivi Eizaguirre (Podemos)

Batzordeak

eratzeke

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak

LegegintzaldiaLehendakariaAlderdia
I. (1979-1983)Xabier Aizarna AzulaEAJ
II. (1983-1987)Xabier Aizarna AzulaEAJ
III. (1987-1991)Gurutz Antsola LarrañagaEA
IV. (1991-1995)Jon Esnal AlegriaEAJ
V. (1995-1999)Esther Larrañaga AgirreEAJ
VI. (1999-2003)Iñaki Alkiza LaskibarEA
VII. (2003-2007)Leire Ereño OsaEA
VIII. (2007-2011)Rafaela Romero PozoPSE-EE
IX. (2011-2015)Lohitzune Txarola GurrutxagaBildu
X. (2015-2019)Eider Mendoza LarrañagaEAJ
XI. (2019-2023)Xabier Ezeizabarrena SaenzEAJ
XII. (2023-2027)Xabier Ezeizabarrena SaenzEAJ

Aurreko emaitzak

2019-2023 legegaldia

2015-2019 legegaldia

2011-2015 legegaldia

2007-2011 legealdia

EAE - Euskoa Abertzale Ekintzaren aldeko botoak baliogabetzat hartu ziren bere hautes zerrendak legez kanporatu baitzituzten. Hauteskundeotan, baliogabeko botoak %22,17 izan ziren (72.000tik gora), zeinetan oinarrituz EAEk 12 eserleku aldarrikatzen dituen, Batzar Nagusietako bigarren alderdi gisa.

2003-2007 legealdia

Ezker Abertzalearen Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) debekatua izan zen arren, bere aldeko boto eskatu zuten, nahiz eta ofizialki baliogabetzat hartu. Bozka nuluak 64.032 izan ziren, %11,24a. AuBk legegintzaldi osoan emaitza horien araberako batzarkide kopurua aldarrikatu zuen.

1999-2003 legealdia

  • EAJ-EA: 19 batzarkide
  • EH: 14 batzarkide
  • PSE-EE: 10 batzarkide
  • PP: 8 batzarkide

1995-1999 legealdia

  • EAJ: 12 batzarkide
  • HB: 11 batzarkide
  • EA: 10 batzarkide
  • PSE-EE: 9 batzarkide
  • PP: 7 batzarkide
  • EB: 2 batzarkide

1991-1995 legealdia

  • HB: 12 batzarkide
  • EA: 12 batzarkide
  • EAJ: 12 batzarkide
  • PSE: 9 batzarkide
  • EE: 4 batzarkide
  • PP: 2 batzarkide

1987-1991 legealdia

  • EA: 16 batzarkide
  • HB: 14 batzarkide
  • PSE: 9 batzarkide
  • EAJ: 6 batzarkide
  • EE: 5 batzarkide
  • AP: Batzarkide 1

1983-1987 legealdia

  • EAJ: 25 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • HB: 10 batzarkide
  • EE: 3 batzarkide
  • AP: 1 batzarkide

1979-1983 legealdia

  • EAJ: 33 batzarkide
  • HB: 19 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • EE: 10 batzarkide
  • CDI: 4 batzarkide
  • UCD: 3 batzarkide

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa