Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Gipuzkoako Ohorezko Erregionala Espainiar Estatuko futbol liga sistemako seigarren maila da, Gipuzkoan jokatzen dena.

Gipuzkoako Ohorezko Erregionala
AntolatzaileaLiga Nacional de Fútbol Profesional
KonfederazioaUEFA
Sorrera1949-50
Eremua Gipuzkoa
Taldeak18
Maila6
Igoera3. maila RFEF-ra
JeitsieraErregional Preferentea
Garaipen gehienEuskal Herria Mutriku (6)
Euskal Herria Elgoibar (6)
Euskal Herria Tolosa (6)
Euskal Herria Eibar (6)
TxapeldunaEuskal Herria Eibar Urko (2022-23)
Webguneawww.lfp.es

Historia

1913 urtean Iparraldeko Federazioak Bizkaiko Herrialde Txapelketa antolatu zuen eta bertan euskal taldeak aritzen ziren. 1918an Real Unión taldeak irabazi zuen, talde gipuzkoarren garaipen bakarra izan zen. Urte hartan Gipuzkoako Federazioa sortu zen eta Gipuzkoako Herrialde Txapelketa antolatu zuen. Bertan Real Unión eta Erreala izan ziren nagusi.

Erregional Preferentea 1949-1950 denboraldian abiatu zen. 50. 60. eta 70. hamarkadetan hainbat sistema desberdin erabili izan ziren. 1987 arte talde arabarrek ere Gipuzkoako Erregional Preferentean jokatu zuten, baina orduan bitan banatzea erabaki zen. 2007an izena aldatu zitzaion, Ohorezko Erregionala deituz, eta azpiko kategoriari ezarri zitzaion Erregional Preferente izena.

2021-22 denboraldian berrantolaketa bat egin zen Espainiako futbol sisteman eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5. kategoria izatetik 6. kategoria izatera pasa zen.

Egitura

18 taldek jokatzen dute eta irabazlea Euskadiko hirugarren mailara igotzen da. Azkenengo biak berriz Gipuzkoako Erregional Preferentera jeisten dira. Kopuru hauek aldagarriak dira, hirugarren mailatik talde gipuzkoarrak jeisten diren edo ez ikusi ondoren.

Palmaresa

Lehenengo urteak (1951-1976)

Izen eta egitura aldaketa ugari izan zituen txapelketak. Gehienetan bi fase jokatu ziren, fase erregularra eta txapeldun izendatzeko fasea.

UrteaIrabazleaOharrak
1949-50Eibar
1950-51Arrasate
1951-52¹ElgoibarBi multzo: txapeldunak Elgoibar eta Vitoria.
1952-53¹HernaniBi multzo: txapeldunak Hernani eta Anaitasuna.
1953-54¹OrdiziaBi multzo: txapeldunak Recreación eta Elgoibar. Ordizia 2.a izan zen bere multzoan.
1954-55¹TouringBi multzo: txapeldunak Touring eta Aretxabaleta.
1955-56¹HernaniBi multzo: txapeldunak Hernani eta Eibar Urko.
1956-57¹TolosaBi multzo: txapeldunak Tolosa eta Mutriku.
1957-58¹BergaraBi multzo: txapeldunak Lasarte-Michelin eta Bergara.
1958-59Mutriku
1959-60Touring
1960-61¹EuskaldunaBi multzo: txapeldunak Arrasate eta Ilintxa. Euskalduna 2.a izan zen bere multzoan.
1961-62²Amaikak BatLigan Amaikak Bat izan zen lehena.
1962-63²Aurrera OndarroaLigan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
1963-64²MutrikuLigan Mutriku izan zen lehena.
1964-65²OrdiziaLigan Ordizia izan zen lehena.
1965-66³A) Pasaia
B) Elgoibar
A) Ligan Beasain izan zen lehena.
B) Ligan Aurrera Ondarroa izan zen lehena.
1966-67³A) Ilintxa
B) Elgoibar
A) Ligan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
B) Ligan Elgoibar izan zen lehena.
1967-68¹HernaniBi multzo: txapeldunak Aretxabaleta eta Hernani.
1968-69²TolosaLigan Tolosa izan zen lehena.
1969-70²Lasarte-MichelinLigan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
1970-71²Deportivo AlavésLigan Alavés izan zen lehena.
1971-72²AretxabaletaLigan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
1972-73²TolosaLigan Tolosa izan zen lehena.
1973-74²Real UniónLigan Bergara izan zen lehena.
1974-75²Lagun OnakLigan Lagun Onak izan zen lehena.
1975-76²MutrikuLigan Mutriku izan zen lehena.

Erregional Preferentea (1976-1987)

Multzo bakarra osatu zen Araba eta Gipuzkoako taldeekin. Ligan lehena gelditzen zena zen txapelduna.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1976-77MutrikuLasarte-MichelinTolosa
1977-78Aurrera OndarroaLagun OnakEibar
1978-79EibarAretxabaletaAlavés Aficionados
1979-80AretxabaletaTouringBergara
1980-81TouringArrasateAretxabaleta
1981-82AretxabaletaTrintxerpeArrasate
1982-83ArrasateAretxabaletaPasaia
1983-84MutrikuHernaniOrdizia
1984-85ElgoibarAretxabaletaArrasate
1985-86Aurrera OndarroaAretxabaletaAlegria
1986-87PasaiaArrasateTouring

Gipuzkoarrak bakarrik (1987- )

1987-88 urtetik aurrera talde gipuzkoarren maila izan zen, arabarrek beren Erregional Preferentea eratu baitzuten. Aurrera Ondarroa eta Lesakako Beti Gazte ere gertutasunagatik Gipuzkoako Erregionalean sartuta egon dira baina 2015ean Aurrera Bizkaiko sistemara pasa da.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1987-88MutrikuZumaiakoEHU-Zuzenbide
1988-89ElgoibarZumaiakoLagun Onak
1989-90ZarautzBeasainDanak
1990-91BeasainLagun OnakMutriku
1991-92TouringUrolaAnaitasuna
1992-93AnaitasunaEHU-ZuzenbideMutriku
1993-94Aloña Mendi??
1994-95Lagun OnakEHU-ZuzenbideZestoa
1995-96TolosaZarautzAretxabaleta
1996-97Beti OnaOiartzunArrasate
1997-98Eibar BAnaitasunaAretxabaleta
1998-99BergaraBeti OnaHondarribia
1999-2000Real Unión BOiartzunBeti Ona
2000-01AnaitasunaZestoaZarautz
2001-02Lagun OnakTolosaElgoibar
2002-03PasaiaTolosaBergara
2003-04ElgoibarZarautzBerio
2004-05TolosaEHU ZuzenbideaZarautz
2005-06Real Unión BAloña MendiAretxabaleta
2006-07ZarautzHernaniZestoa
2007-08OrdiziaBerioTrintxerpe
2008-09AretxabaletaHernaniPasaia
2009-10ZarautzAurrera OndarroaPasaia
2010-11HernaniReal Unión BPasaia
2011-12AnaitasunaPasaiaTolosa
2012-13OiartzunHernaniReal Unión B
2013-14BerioTolosaAretxabaleta
2014-15Aurrera OndarroaAretxabaletaHernani
2015-16TolosaAnaitasunaReal Unión B
2016-17AnaitasunaHernaniAretxabaleta
2017-18PasaiaOrdiziaTolosa
2018-19Eibar UrkoTolosaAnaitasuna
2019-204AnaitasunaEibar UrkoHernani
2020-21Eibar UrkoBeti GazteHernani
2021-22TouringEibar UrkoElgoibar
2022-23Eibar UrkoAñorgaOiartzun
  • ¹ Bi multzo jokatu ziren 1952 eta 1958 artean eta 1961 eta 1968an. Ondoren multzo bakoitzeko bi lehenen arteko play-offa jokatzen zen txapelduna erabakitzeko.
  • ² Ligako fase erregularra jokatu ondoren lau lehenen arteko play offa jokatu zen txapelduna erabakitzeko, 1962-1965 eta 1969-1976 artean.
  • ³ 1965-66 eta 1966-67 denboraldietan bi multzo izan ziren eta bakoitzeko lehenengo lauek play offa jokatu zuten txapelduna erabakitzeko. Denboraldi hauetan beraz bi txapeldun izan ziren.
  • 4 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Mutriku
6
1959, 1964, 1976, 1977, 1984, 1988
Elgoibar
6
1952, 1966, 1967, 1985, 1989, 2004
Tolosa
6
1957, 1969, 1973, 1996, 2005, 2016
Eibar (A eta B)
6
1950, 1979, 1998, 2019, 2021, 2023
Anaitasuna
5
1993, 2001, 2012, 2017, 2020
Touring
5
1955, 1960, 1981, 1992, 2022
Aretxabaleta
4
1972, 1980, 1982, 2009
Hernani
4
1953, 1956, 1968, 2011
Aurrera Ondarroa
4
1963, 1978, 1986, 2015
Pasaia
4
1966, 1987, 2003, 2018
Lagun Onak
3
1975, 1995, 2002
Real Unión B
3
1974, 2000, 2006
Ordizia
3
1954, 1965, 2008
Zarautz
3
1990, 2007, 2010
Arrasate
2
1951, 1983
Bergara
2
1958, 1999
hainbat
1
Euskalduna, Amaikak Bat, Ilintxa, Lasarte-Michelin, Alavés, Beasain, Aloña Mendi, Beti Ona, Oiartzun eta Berio.

Ikus, gainera

Kanpo estekak