Győr-Moson-Sopron

Győr-Moson-Sopron (eslovakieraz: mošsonsko-šopronská-župa) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Mendebaldeko Transdanubia eskualdean, Austria eta Eslovakiako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Komárom-Esztergom, Veszprém eta Vas konderriak ere mugakide ditu. 4.208 km²ko azalera du, eta 2011n 449.967 biztanle zituen[1]. Hiriburua Győr da.

Győr-Moson-Sopron
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaGyőr-Moson-Sopron vármegye
ISO 3166-2HU-GS
HiriburuaGyőr
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°36′N 17°18′E / 47.6°N 17.3°E / 47.6; 17.3
Azalera4,208,05 km²
MugakideakVas konderria, Veszprém, Komárom-Esztergom, Trnava eskualdea, Bratislava eskualdea, Nitra eskualdea eta Burgenland
Punturik altuenaQ1126674 Itzuli
Demografia
Biztanleria465.945 (2022ko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea106,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaMendebaldeko Transdanubia
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.gymsmo.hu/

Geografia

Oso eskualde laua da, Hungariako Ordoki Txikian (hungarieraz: Kisalföld) kokaturik baitago. Bertan daude herrialdeko nekazaritza-lurrik aberatsenetako batzuk; besteak beste, azukre erremolatxa eta albertxikoak hazten dira. Abeltzaintza ere garrantzi handikoa da. Konderriko erdi-mendebaldean Hanság, lintzura eskualdea, dago, zati batean drainaturik dagoena. Mendebaldean dauden Sopron muinoetan ardoa ekoizten da. Danubioren uberka nagusiaren eta Moson besoaren artean Szigetköz izeneko ordoki zingiratsua dago[2].

Banaketa administratiboa

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás) banaturik dago:

BarrutiaHiriburuaEremua (km²)Biztanleria (2013)Udalerriak (település)
CsornaCsorna579,7732.62833
GyőrGyőr903,41193.44535
KapuvárKapuvár372,1423.32619
MosonmagyaróvárMosonmagyaróvár899,9772.83926
PannonhalmaPannonhalma312,3515.27317
SopronSopron867,75100.15539
TétTét272,6214,16114

Hiri eta herriak

Győr

Konderri eskumenak dituzten hiriak

Hiriak eta herri handiak

  • Mosonmagyaróvár (32.752 biztanle 2015ean[3])
  • Csorna (10.400)
  • Kapuvár (10.393)
  • Jánossomorja (6.052)
  • Tét (4.020)
  • Pannonhalma (3.960)
  • Fertőszentmiklós (3.854)
  • Fertőd (3.360)
  • Lébény (3.232)
  • Beled (2.640)

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak