Veszprém (konderria)

Veszprém Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Erdialdeko Transdanubia eskualdean. Vas, Győr-Moson-Sopron, Komárom-Esztergom, Fejér, Somogy eta Zala konderriak mugakide ditu. 4.463 km²ko azalera du, eta 2011n 353.068 biztanle zituen[1]. Hiriburua Veszprém da.

Veszprém
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaVeszprém vármegye
ISO 3166-2HU-VE
HiriburuaVeszprém
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°10′N 17°45′E / 47.17°N 17.75°E / 47.17; 17.75
Azalera4,463,65 km²
MugakideakGyőr-Moson-Sopron, Vas konderria, Zala konderria, Somogy, Fejér eta Komárom-Esztergom
Demografia
Biztanleria335.361 (2022ko urriaren 1a)
−21.212 (2011)
Dentsitatea79,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaErdialdeko Transdanubia
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00
http://www.vpmegye.hu/

Geografia

Veszprém konderriak Bakony mendigunea eta Balaton aintziraren iparraldeko ertza hartzen ditu. Hego-mendebaldean Keszthely mendigunea dago[2]. Marcal ibaiak mendebaldeko muga egiten du.

Banaketa administratiboa

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 10 barrutitan (járás) banaturik dago:

BarrutiaHiriburuaEremua (km²)Biztanleria (2013)Udalerriak (település)
AjkaAjka320,7139.22111
BalatonalmádiBalatonalmádi239,7624.99910
BalatonfüredBalatonfüred357,7424.36622
DevecserDevecser421,7314.75328
PápaPápa1.022,0958.84849
SümegSümeg306,4115.00721
TapolcaTapolca540,3033.90133
VárpalotaVárpalota294,2837.3848
VeszprémVeszprém629,6185.57319
ZircZirc331,0219.33415

Hiri eta herriak

Veszprém
Pápa

Konderri eskumenak dituzten hiriak

Hiriak eta herri handiak

(2015eko biztanleria[3])

  • Pápa (31.190)
  • Ajka (28.487)
  • Várpalota (19.918)
  • Tapolca (15.582)
  • Balatonfüred (13.224)
  • Balatonalmádi (8.535)
  • Zirc (6.960)
  • Sümeg (6.189)
  • Berhida (5.833)
  • Devecser (4.330)
  • Balatonfűzfő (4.142)
  • Herend (3.384)
  • Balatonkenese (2.576)
  • Badacsonytomaj (2.150)

Ekonomia

Veszprémgo erliebea eta lurzoruak ez dira nekazaritzarako egokiak. Badacsony, Szent Görgy, Somló eta Balaton aintziraren iparraldeko bazterrean ardoa ekoizten da. Natura baliabide nagusiak bauxita, lignitoa, basaltoa eta, eskualde karstikoetan, kareharria eta ura dira. 1980ko hamarkada arte, Hungariako konderririk industrializatuenetako bat zen. Gaur egun, turismoak gero eta garrantzi handiagoa du, batez ere Balaton aldeko Veszprém, Balatonfüred eta Balatonalmádi hirietan[2]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak