Hadith

Hadith (arabieraz: حديث‎, “berriak” edo “historia”), Hadīt, Ḥadīth edo Athar (arabieraz: أثر, ʾAṯar, "ohitura")[1], Islam erlijioaren jarraitzaileen ustez, Mahoma profetaren hitz eta ekintzen erregistroa osatzen duten kondairak dira; bere laguntzaile eta beste narratzaileen bidez ahoz aho zabaldurikoak.[1][2][3] Erregistro hauek profetaren irakaskuntzak ulertzeko erabiltzen dira, musulmanek jarraitu beharreko portaera erakutsiz, eta bildurik Sunnah bezala ezagutzen dira.[4]

Zentzu zabalean hadith musulman tradizioari esaten zaio, eta “ilm al-hadit”, tradizio hori aztertzen duen zientziari.

Islamean ofizialki onarturik dauden hadithen artean al-Bukhari, Ibn Majah, Abu Dawood, at-Tirmidhi eta Al-Nasaienak daude.

Etimologia

Hadīth hitza arabierako ḥ-d-th sustraietik dator, "gertatu", "gertakizuna kontatu", "berriak izan edo eman" edo "zerbaiti buruz hitz egin" esan nahi duena.[3] Horregatik ḥadīth (حديث  IPA: [ħæˈdiːθ]) izenak "azaldu", "deskribatu" edo "kontakizuna" esanahia eskuratzen du,[5][6] eta askotan, pertsona baten hizkerari ere egiten dio erreferentzia.[7] Bere forma plurala aḥādīth (أحاديث [ʔæħæːˈdiːθ]) da.[2]

Historia

Mahomaren heriotza ondoren, 632 AD, bere esanak, bizi historia eta Islamaren historia goiztiarra ahozko usadioz ehundaka urtez transmititu ziren.[8][2] Ostera, Omar ibn al-Khattabe-k (Rasidar kalifaldiko Ondo gidatutako kalifetako bigarrena) hadith-ak bilduma bakarrean elkartzeko prozesua hasi zuen, nahiz eta gerora proiektua bertan behera utzi (Muhammad Zubayr Siddiqi-ren esanetan, musulmanek Korana baztertuko zutenaren beldur). Historialari batzuen esanetan, Uthman ibn Affan kalifa (Ondo gidatutako kalifetako hirugarrena) hurrena izan zen hadith-ak dokumentatzea bultzatzen. Baina bere esfortzuak ez zuten asko iraun, AD 656an soldadu atsekabetu batzuek hil zutelako.[9][10][11]

Omeiatarren dinastiaren garaian (AD 717-720), Umar ibn Abd al-Aziz edo Umar II.ak ere hadith-ak bildu zituen.[8][12]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.