Haitzurdin

Haitzurdin edo marmola kareharria metamorfizatzean sortzen den harri metamorfikoa da. Oso erabilia arkitektura eta ertian (batez ere eskulturan) arroka.

Marmola edo haitzurdina
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Marmola edo haitzurdina
Arroka metamorfikoaa
Mineral garrantzitsuakKareharria
Dentsitatea2,7 g/cm3
Maximoa>2,8 g/cm3
Minimoa<2,6 g/cm3

Etimologia

Grekerazko μάρμαρον (mármaron) hitzetik dator eta "harri beirakara" edo "harri distiratsua" esan nahi du, baina izenaren jatorria lehenagokoa dela esaten duenik ere badago.

Ezaugarriak

Arroka sedimentario karbonatatuen eraldaketaz sortzen da, kareharritik edo dolomiatik batez ere, izan ere haitzurdinaren osagarri nagusia kaltzio karbonatoa baita, %90 gutxienez. Mineral osagarriak ere ager daitezke, grafitoa, klorita, talkoa, mika, kuartzoa, pirita, korindoia, granatea eta zirkonita kasu. Harri sedimentarioak zenbat eta kaltzio karbonato portzentaje handiagoa eduki, hainbat eta zuriagoa izango da haitzurdina, aldiz buztin, harea edo burdin oxidatu trazak baditu haitzurdinak hainbat kolore azalduko ditu. Magnesio kopurua handia bada koloreak berderantz joko du.

Haitzurdin-motak

Hauek dira haitzurdin-mota ezagunenak, tartean Euskal Herriko haitzurdina ere badago, Markinako marmol beltza.

HaitzurdinaKoloreaKokapena
Carrarazuria edo urdin-grisa Carrara
Connemaraberdea Connemara
Creolezuria eta urdina/beltza Pickens konderria (Georgia)
Etowaharroxa Pickens konderria (Georgia)
Markinako beltzabeltza Markina
Murphyzuria Pickens eta Gilmer (Georgia)
Parososo zuria Paros
Pentelikooso zuria Penteliko eta Atika
Purbeckgris/marroia Purbeck uhartea
Ruskealazuria Ruskeala (Karelia)
Rușchițazuria edo gorrixka Poiana Ruscă mendiak
Sienahoria eta morea/gorria/urdina/zuria Siena
Siveczuria Prilep
Suediako berdeaberdea Kolmården
Sylacaugazuria Talladega konderria (Alabama)
Vermontzuria Proctor (Vermont)
Yuleoso zuria Marble (Colorado)
Wunsiedelzuria Wunsiedel
Makranazuria Makrana (Rajastan)

Erabilera

Taj Mahal.

Bereziki preziatua izan da eskulturgintzan eta arkitekturan.

Eskulturak antzinatik egin izan dira haitzurdinez hainbat arrazoirengatik; lantzeko erraza da, material homogeneoa da eta apurtzeko zaila ere bada. Daukan errefrakzio indizeari esker argi izpiak hainbat milimetro sartzen dira harriaren barnean eta eskulturek "bizirik" dauden antza ematen dute.

Arkitekturan ere hamaika eraikin egin dira haitzurdinez, denetan ezagunena Taj Mahal da, Indiako Agra hirian dagoen mausoleoa. Bitxikeria gisa aipatu Turkmenistango hiriburua den Asgabat hiria 2013ko Errekorren Guinness Liburuan agertzen dela munduan haitzurdinezko eraikin kopuru handiena duen hiria delako.

Ekoizpena

Mundu mailako ekoizle nagusiak lau herrialde dira, hauen artean %50a baino gehiago ekoizten baitute. Italia da nagusi (mundu guztiko %20a), ondoren Txina (%16a), India (%10a) eta Espainia (%6a).

Iruditegia


Kanpo estekak