Kareliako Errepublika

Kareliako Errepublika edo Karelia[1] (errusieraz: Респу́блика Каре́лияtranslit.: Respublika Karelia; karelieraz: Karjalan Tazavalda; finlandieraz: Karjalan tasavalta; veperaz: Karjalan Tazovaldkund) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 172.400 km²ko eremua du, eta 2010ean 643.548 biztanle zituen[2]. Hiriburua Petrozavodsk da.

Kareliako Errepublika
 Errusia
Ereserkia
Anthem of the Republic of Karelia (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaКарелия
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KR
HiriburuaPetrozavodsk
Head of the Republic of Karelia (en) ItzuliArthur Parfenčikov (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak63°49′N 33°00′E / 63.82°N 33°E / 63.82; 33
Azalera172.400 km²
MugakideakLeningrad oblasta, Vologda oblasta, Arkhangelsk oblasta, Murmansk oblasta, Ipar Ostrobotnia, Kainuu, Ipar Karelia, Hego Karelia eta Lappi
Demografia
Biztanleria609.071 (2021eko urtarrilaren 1a)
−8.985 (2019)
Dentsitatea3,53 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku
Matrikula10
gov.karelia.ru

Geografia

Kareliako Errepublika Errusiako ipar-mendebaldean dago, Itsaso Zuriaren eta Itsaso Baltikoaren arroak hartuz. Iparraldean Murmansk oblastarekin du muga, iparralde, ipar-ekialde eta ekialdean Itsaso Zuriarekin, ekialdean Arkhangelsk oblastarekin, hegoaldean Vologda eta Leningrad oblastekin, eta mendebaldean Finlandiarekin.

Glaziar lurra da, ordokia. Lurraldearen lekurik garaienak, Nuoronen mendiak, 578 m ditu. 43.643 aintzira daude, eta zohikaztegi ugari dago[3]. Lurraldearen bi heren konifero eta urki basoz estalirik daude. Europako lakurik handienak ditu mugetan: Ladoga eta Onega. Errepublikan dauden 27.000 bat ibaien artean, Vodla eta Kem dira ipagarrienak.

Ekonomia

Lurra eta klima ez dira egokiak nekazaritza indartsua izan dadin, negua hotza izaten baita, eta uda euritsua. Ekonomiaren oinarri nagusiak basogintza eta zur industria dira. Industrian alkaterna, trementina, papera eta zelulosaren ekoizpena nabarmentzen dira. Ontziolak ere daude. Porfirio, diabasa, marmol, uranio eta torio meatze handiak ditu.

Historia

Kareliarrak hizkuntzaz eta leinuz ugro-finlandiarren ahaideak dira. XIV. mendean Karelia suediar eta errusiarren artean banatu zen. XVIII. mendean, berriz, Errusiak beretu zuen erabat. 1923an errepublika autonomo bihurtu zen Sobiet Batasunaren barruan. 1939an handik hasi zuten sobietarrek Finlandiaren konkista, Neguko Gerrari hasiera emanez. Bigarren Mundu Gerran finlandiarrek eta alemaniarrek konkistatu zuten, baina sobietarrek 1944an berriro hartu zuten.

Demografia

2010ean Kareliak 643.548 biztanle zituen. %82,2 errusiarrak ziren eta %7,4 kareliarrak[2]. Erlijio nagusia kristautasun ortodoxoa da[4].

Talde
etnikoa
1926ko errolda11939ko errolda1959ko errolda1970ko errolda1979ko errolda1989ko errolda2002ko errolda2010ko errolda
Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%
Errusiarrak153.967%57,2296.529%63,2412.773%62,7486.198%68,1522.230%71,3581.571%73,6548.941%76,6507.654%82,2
Kareliarrak100.781%37,4108.571%23,285.473%13,084.180%11,881.274%11,178.928%10,065.651%9,245.570%7,4
Bielorrusiarrak555%0,24.263%0,971.900%10,966.410%9,359.394%8,155.530%7,037.681%5,323.345%3,8
Ukrainiarrak708%0,321.112%4,523.569%3,627.440%3,823.765%3,228.242%3,619.248%2,712.677%2,0
Finlandiarrak2.544%0,98.322%1,827.829%4,222.174%3,120.099%2,718.420%2,314.156%2,08.577%1,4
Vepsak8.587%3,29.392%2,07.179%1,16.323%0,95.864%0,85.954%0,84.870%0,73.423%0,5
Besteak2.194%0,820.709%4,429.869%4,520.726%2,919.565%2,721.505%2,725.734%3,616.422%2,7

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.