Haizea Beruete

bertsolaria, sortzailea

Haizea Beruete Lopetegi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1994ko apirilaren 5a - Ib. 2022ko maiatzaren 20a)[1] bertsolaria izan zen.

Haizea Beruete
Bizitza
JaiotzaIruñea1994ko apirilaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2022ko maiatzaren 20a (28 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta sortzailea

Bertsolaritzako hainbat esparrutan jardun zuen Haizeak. Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen, banaka zein taldeka. Bertso eskolako irakasle, eta begirale bertso udalekuetan. Gure Aldetara proiektuko partaide ere izan zen.[2]

Ingelera, frantsesa eta keinu hizkuntzak menperatzen zituen.

Biografia

Ibilbidea

Haizeak bertsolaritzako hiru plaza garrantzitsutan kantatu zuen: eskolartekoan umetan (Euskal Herriko Eskolarteko finalean 2008an); Nafarroako Bertsolari Txapelketan (2013), Larraintzarren eta Nafarroako Bardoak taldekako txapelketan Gora 12 obario eta 11 pedrada taldean, Erika Lagoma, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo taldekide zituela. Lagoma irakasle ere izan zuen Beruetek. Gazte sariketetan ere kantatu zuen: Mariano Izeta Sarian eta Xalto Sarian. 2018an, Barañaingo kopla sariketan ere hartu zuen parte.[3]

Bat-bateko jardunean eta txapelketan ez ezik bertsolaritzako beste proiektu batzuetan ere hartu zuen parte. Bertso eskolako irakasle aritu zen eta bertso udalekuetan begirale.

2021ean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, 14 kantuz osatutako Gure Aldetara diskoan hartu zuen parte, beste 13 emakumezko bertsolarirekin batera, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa emateko.[4] Ekimen horren harira bertso jaialdiak egin ziren eta horietako batean, gai-jartzaile aritu zen, 2021ko abuztuan Ezpeleta Jauregian egin zen jaialdian.

Bere sormen bidean, Tripak: huts bete hots poema liburua eta proposamen eszenikoa ondu zituen.

Argitalpenak

Poemak

  • Huts bete hots. Taldeka egindako liburua da, testuak Haizea Beruetek sortu zituen, irudian eta disenuan Eguzki Donnellan-Armengod eta Laura Moscoso-Vila aritu ziren. Proiektuak Gazte Sortzaileak saria jaso zuen 2018an.[5][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak