Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1989tik aurrera jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da, Bertsozale Elkarteak, bertso-eskolak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute. Aurrez izan ziren hainbat txapelketa ez ofizial, berez 1989koan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolarien IX. Txapelketa zioen pankarta bat zegoen. Hala ere, 1989koa hartzen da lehenengo ofizialtzat[2]. Izan ere, aurreko eskolartekoetan ez ziren Euskal Herri osoko bertsolari gazteak biltzen[3].

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
2018ko Eskolartekoa Saran (Iturria: erran.eus)
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1989
Azken txapeldunaHaira Aizpurua (2023)
Irati Alcantarilla Euskal Herriko Eskolarteko 2019ko txapelduna. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Irati Alcantarilla Euskal Herriko Eskolarteko 2019ko txapelduna. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea[1]
2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Saran. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Saran. Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea[1]

Egitura eta Historia

1989. urteko lehenengo edizioan soilik Bizkaiko eta Gipuzkoako bertsolariak aritu ziren, hala ere, hurrengo edizioetan nabaritzen hasi zen gainerako eskualdeen parte hartzea.

Urteak pasa ahala txapelketaren antolaketa finkatuz joan da gaur egungo egitura izan arte. Egun, probintzia bakoitzeko eskolarteko txapelketetatik, hau da, Arabako Eskolartekotik, Bizkaiko Eskolartekotik, Gipuzkoako Eskolartekotik, Iparraldeko Eskolartekotik eta Nafarroako Eskolartekotik, sailkatzen dira gazteak final nagusira eta bertan jokatzen da Euskal Herriko Eskolarteko txapela.

2012 artean adinaren araberako bi multzo zeuden eta bakoitzeko irabazleak txapela jantzi zuen. 2013an txikien mailan taldeka jokatu zen eta 2014tik aurrera gazte mailakoa baino ez da jokatzen.


Parekidetasuna

Eskolarteko Txapelketan emakume eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:

EmakumeakGizonak
Lehen txapelduna1990. urtean1989. urtean
Txapeldun kopurua (gazte maila, 1989-2021)1516
Txapeldun ehunekoa (gazte maila, 1989-2021)% 48.4% 51.6
Txapeldun kopurua (gazte maila, 2005-2021)133
Txapeldun ehunekoa (gazte maila, 2005-2021)% 81.25% 18.75
Txapeldun kopurua (txikien maila, 1989-2012)716
Txapeldun ehunekoa (txikien maila, 1989-2012)% 30,4% 69,5
Txapeldun kopurua (gazteen eta txikien** maila batera)2632
Txapeldun ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera)% 44.8% 55.2
Txapeldun orde kopurua (gazteen eta txikien** maila batera)1931
Txapeldun orde ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera)% 38% 62
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (gazteen eta txikien** maila batera)4563
Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa (gazteen eta txikien** maila batera)% 41.7% 58.3

*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Maialen Lujanbioren kasuan adibidez hirutan izan denez txapeldun hirutan zenbatua izan da.

**Txikien mailako banakako txapelketa 1989-2012 artean egin zuten.

Adierazgarria da 2005-2019 artean 12 emakumezkok eta 3 gizonezkok irabazi dutela gazte mailako txapelketa. Hau da, txapeldunen artean % 80 dira emakumezkoak eta % 20 gizonezkoak.

Adierazgarria da baita ere, txapeldun guztiak gizonak lehen aldiz 1989. urtean izan zirela eta gerora 1997an, 1999an, 2000an, 2015ean, 2016an eta 2018an ere guztiak gizonak izan zirela. Emakumeen kasuan aldiz 2008an izan ziren txapeldun denak emakumeak lehen aldiz eta behin soilik gertatu izan da historian.


Hona hemen gainerako probintzien eskolarteko txapelketen datuen taula:

Eskolarteko TxapelketakTxapeldun kopurua (ehunekoa)Txapeldun orde kopurua (ehunekoa)Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (ehunekoa)
EmakumeakGizonakEmakumeakGizonakEmakumeakGizonak
Araba19 (% 48.7)20 (% 51.3)15 (% 46.9)17 (% 53.1)34 (%47.9)37 (%52.1)
Bizkaia23 (% 31.9)49 (% 68.1)22 (% 37.3)37 (% 62.7)45 (% 34.4)86 (% 65.6)
Gipuzkoa14 (% 28)36 (% 72)10 (% 32.3)21 (% 67.7)24 (% 29.6)57 (% 70.4)
Iparralde18 (% 66.7)9 (% 33.3)9 (% 60)6 (% 40)27 (% 64.3)15 (% 35.7)
Nafarroa15 (% 33.3)30 (% 66.7)17 (% 42.5)23 (% 57.5)32 (% 37.6)53 (% 62.4)
Euskal Herria26 (% 44.8)32 (% 55.2)19(% 38)31 (% 62)45 (% 41.7)63 (% 58.3)

*Beltzez parekideena den eskolartekoa.

*2022/06/15ean eguneratua

Palmaresa

  • Datu batzuk falta dira.
UrteaEdizioaFinalaGazte maila

Irabazleak

Gazte maila

Parte hartzaileak

Txikien maila

Irabazleak

Txikien maila

Parte hartzaileak

1989[4]I. edizioaDonostia
  1. Jon Maia
  2. Joxe Munduate
?
  1. Unai Agirre
  2. Igor Elortza
?
1990[5]II. edizioaGernika??1. Maialen Lujanbio
2. Igor Elortza
?
1991III. edizioaGernika1. Unai Iturriaga
2. ?
?1. Maialen Lujanbio
2. Igor Elortza
?
1992IV. edizioa?1. Unai Iturriaga
2. ?
?1. Maialen Lujanbio
2. Iratxe Ibarra
?
1993V. edizioaLesaka1. Igor Elortza
2.
???
1994[6]VI. edizioaHendaia1. Xabier Silveira
2. Maialen Lujanbio
Xabier Silveira (Naf. Garaia), Maialen Lujanbio (Gip.), Oihane Perea (Ara.), Beñat Gaztelurrutia (Bizk.), Leire Bilbao (Bizk.), Ainhoa Agirreazaldegi (Gip.), Nagore Fernandez (Ip.) eta Xabier Legarreta (Ip.).1. Ekaitz Goikoetxea

2. Fredi Paia

Ekaitz Goikoetxea, Fredi Paia (Bizk.), Esti Muniozguren (Bizk.), Amets Arzallus (Ip.) eta Ekhiñe Etxepeteleku (Naf. Garaia).
1995VII. edizioaGasteiz1. Ainhoa Agirreazaldegi
2. ?
?1. Jon Martin
2. Fredi Paia
?
1996VIII edizioaMungia1. Leire Bilbao
2. ?
?1. Amets Arzallus
2. ?
?
1997IX. edizioaMungia1. Amets Arzallus
2. Xabi Paya
?1. Ekaitz Goikoetxea
2. Joseba Gojenola
?
1998[7]X. edizioaMungia1. Ekaitz Goikoetxea

2. Nerea Elustondo

Ekaitz Goikoetxea (Gipuz.), Nerea Elustondo (Gipuz.), Xabier Terreros (Naf. Garaia), Amets Arzallus (Lap.), Etxahun Lekue (Bizk.), Anertz Muniategi (Bizk.) eta Julen Zelaieta (Naf. Garaia.)1. Ander Lizarralde

2. Miren Artetxe

Ander Lizarralde (Gipuz.), Miren Artetxe (Lap.), Xumai Murua (Lap.), Asier Bidaburu (Bizk.), Jon Rementeria (Bizk.) eta Aitzol Munduate (Gipuz.).
1999[8]XI. edizioaMungia1. Fredi Paia
2. Sustrai Colina
Fredi Paia (Bizk.), Sustrai Colina (Lap.), Olatz Perea (Ara.), Iñigo Izagirre (Gip.), Erika Lagoma (Naf. Garaia), Irati Anda (Ara.), Iñaki Gurrutxaga (Gip.), Igor Muniategi (Bizk.), Amets Arzallus (Lap.) eta Xabier Terreros (Naf. Garaia).1. Beñat Gaztelumendi
2. Aitzol Munduate
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Aitzol Munduate (Gipuz.), Xabat Galletebeitia (Bizk.), Miren Artetxe (Gipuz.), Maialen Monte (Ara.), Xumai Murua (Lap.), Mikel Goiriena (Bizk.) eta Amaia Jauregizar (Bizk.).
2000[9]XII. edizioaMungia1. Sustrai Colina
2. Igor Muniategi
Sustrai Colina (Lap.), Igor Muniategi (Bizk.), Eneritz Zabaleta (Lap.), Joseba Otaegi (Gipuz.), Mikel Azpiroz (Naf. Garaia), Maiteder Sasieta (Ara.), Xabi Paia (Bizk.), Manex Agirre (Ara.), Iban Urdangarin (Gipuz.) eta Eneko Lazkoz (Naf. Garaia).1. Beñat Gaztelumendi
2. Aitzol Munduate
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Aitzol Munduate (Gipuz.), Patxi Iriart (Lap.), Maindi Murua (Lap.), Ander Elortegi (Bizk.), Mizel Mateo (Naf. Beherea), Amaia Uribe (Bizk.) eta Egoitz Telletxea (Naf. Garaia).
2001[10]XIII. edizioaMungia1. Egoitz Eizagirre
2. Oihana Bartra
?1. Beñat Gaztelumendi
2. Hodei Iruretagoiena
?
2002[11]XIV. edizioaMungia1. Beñat Gaztelumendi
2. Miren Artetxe
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Miren Artetxe (Gipuz.), Oihana Bartra (Bizk.), Eneritz Zabaleta (Lap.), Mikel Azpiroz (Naf. Garaia), Ander Lizarralde, Iñaki Viñaspre (Ara.), Jon Elizetxe (Naf. Garaia) eta Jon Rementeria.1. Unai Gaztelumendi

2. Hodei Iruretagoiena

Unai Gaztelumendi (Gipuzz.), Hodei Iruretagoiena, Maialen Berasategi, Aitor Zubiri, Miren Amuriza (Bizk.), Mizel Mateo (Naf. Beherea), Maddalen Arzallus (Lap.), Maindi Murua (Lap.), Eñaut Uruburu eta Garazi Taberna (Naf. Garaia).
2003[12]XV. edizioaMungia1. Beñat Gaztelumendi
2. Alaia Martin
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Alaia Martin, Ane Zelaia, Iker Agirre, Jon Agirre, Josu Martinez, Julio Soto, Miren Artetxe (Gipuz.), Mizel Mateo, Oier Lakuntza eta Xumai Murua.1. Hodei Iruretagoiena
2. Xumai Murua
Hodei Iruretagoiena, Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Eñaut Uraburu, Garazi Taberna (Naf. Garaia), Maialen Berasategi, Maialen Velarde, Maite Celestino eta Miren Amuriza.
2004[13]XVI. edizioaMungia1. Beñat Gaztelumendi
2. Alaia Martin
Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Alaia Martin, Julio Soto (Naf. Garaia), Patxi Iriart, Mizel Mateo, Gillen Hiribarren, Izar Mendiguren, Garazi Taberna (Naf. Garaia), Iker Agirre, Josu Martinez eta Jon Agirre.1. Maddalen Arzallus
2. Jone Uria
Maddalen Arzallus, Jone Uria, Mattin Luku, Kristiñe Txoperena, Asier Azpiroz, Mikel Olaizola, Bixente Luku, Garazi Dorronsoro, Maialen Huizi, Aitor Beitia, Unai Artieda eta Markel Arriolabengoa.
2005[14]XVII. edizioaAltsasu1. Maddalen Arzallus
2. Julio Soto
Maddalen Arzallus, Julio Soto (Naf. Garaia), Beñat Gaztelumendi (Gipuz.), Izar Mendiguren, Hodei Lopez de Arkaute, Itsaso Paia, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi, Patxi Iriart, Mizel Mateo eta Xabier Salbador.1. Mattin Luku
2. Mikel Olaizola
Mattin Luku, Mikel Olaizola, Amaia Iturrioz, Bixente Luku, Irati Erkizia, Josu Sanjurjo, Ioar Tainta, Mikel Serrato, Txomin Elosegi, Xabi Igoa (Ara.), Xabier Iturraspe eta Ximun Cazaubon.
2006[15][16]XVIII. edizioaAltsasu1. Arrate Illaro
2. Miren Amuriza
Arrate Illaro, Miren Amuriza (Bizk.), Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Patxi Iriart (Lap.), Mizel Mateo, Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Aitor Arangoa eta Maddalen Arzallus.1. Txomin Elosegi
2. Ane Labaka
Txomin Elosegi, Ane Labaka (Gipuz.), Nerea Ibarzabal (Bizk.), Imanol Uria, Amaia Iturrioz, Ximun Cazaubon, Mattin Luku, Bixente Luku, Josu Sanjurjo, Ioar Tainta, Gillen Negeloua eta Johaiñe Sarraillet.
2007[17]XIX. edizioaAltsasu1. Maddalen Arzallus
2. Kristiñe Txoperena
Maddalen Arzallus (Lap.), Kristiñe Txoperena (Naf. Garaia), Jone Uria (Bizk.), Mattin Luku, Miren Amuriza (Bizk.), Alazne Untxalo (Naf. Garaia), Bixente Luku, Iker Gorrosterrazu (Naf. Garaia), Mikel Olaizola, Hodei Iruretagoiena, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego.1. Amaia Iturriotz
2. Imanol Irazustabarrena
Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena, Guillermo Vegas, Elyem Chej, Nerea Ibarzabal (Bizk.), Elene Lejarzegi, Ortzi Murua, Paxkal Iriart, Josu Sanjurjo, Irati Majuelo (Naf. Garaia), Eñaut Zaldunbide, Mikel Cherbero, Gillen Negeloua eta Johaiñe Sarraillet.
2008[18]XX. edizioaAltsasu1. Miren Amuriza
2. Jone Uria
?1. Miren Akizu
2. Maddi Ane Txoperena
?
2009[19]XXI. edizioaAltsasu1. Ane Iturriotz
2. Ane Labaka
?1. Ortzi Murua
2. Mikel Iturriotz
?
2010[20]XXII. edizioaAgurain1. Maiana Irigoien
2. Amaia Iturriotz
?1. Maialen Akizu
2. Aitor Bizkarra
?
2011[21]XXIII. edizioaAgurain1. Maddi Ane Txoperena
2. Maddi Sarasua
?1. Txaber Altube
2. ?
?
2012[22]XXIV. edizioaAgurain1. Maddi Sarasua
2. Gemma Urteaga
?1. Paul Iruretagoiena
2. Txaber Altube
?
2013[23]XXV. edizioaOrio1. Gemma Urteaga
2. Mikel Iturriotz
?1. Zarautzko taldea

(Ione Makazaga, Ane Peñagarikano, Irati Tolosa, Libe Goenaga)
2. Leitzako taldea

(Xabat Illarregi, Oiher Altzelai, Joanes Illarregi)

?
2014[24]XXVI. edizioaOrio1. Maider Arregi
2. Aitor Servier
Maider Arregi, Aitor Servier, Aitor Bizkarra, Asier Galarza, Ibai Capot, Iñigo Ibañez, Maddalen Arrausi, Maddalen Lopez, Mikel Lasarte, Nahia Sasco eta Peru Abarrategi.Ez zen egon
2015[25]XXVII. edizioaOrio1. Paul Iruretagoiena
2. Aitor Servier
Paul Iruretagoiena, Aitor Servier, Iñigo Ibañez, Lurdes Ondaro, Manex Mailharin, Nahia Sasco, Paul Iruretagoiena, Peru Amorrortu eta Txaber Altube.
2016[26]XXVIII. edizioaEreñotzu1. Txaber Altube
2. Beñat Mujika
Txaber Altube, Beñat Mujika, Aizpea Garmendia, Aroa Arrizubieta, Elizabet Etxandi, Joanes Illarregi (Nafarroa Garaia), Kerman Diaz, Nahia Sasco, Oier Urreizti, Peru Amorrortu, Unai Mendiburu eta Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia).
2017[27]XXIX. edizioaSara1. Aroa Arrizubieta
2. Joanes Illarregi
Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi (Nafarroa Garaia), Aitor Ugarte, Beñat Bilbao, Elixabet Etxandi, Haritz Capot, Irati Alcantarilla, Iruri Altzerreka, Jokin Irastorza, Julene Etxeberri, Oier Urreizti, Oihana Arana eta Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia).
2018[28][29]XXX. edizioaSara1. Gorka Pagonabarraga
2. Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
Oihana Arana (Gipuzkoa), Xabat Illarregi (Nafarroa Garaia), Haitz Capot (Zuberoa), Elixabet Etxandi (Nafarroa Beherea), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Lapurdi), Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Gipuzkoa), Julen Etxeberri (Nafarroa Beherea), Hodei Renteria (Lapurdi), Gorka Pagonabarraga (Bizkaia), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Nafarroa Garaia), Aitor Ugarte (Araba), Iruri Altzerreka (Bizkaia) eta Aroa Arrizubieta (Araba)
2019[30]XXXI. edizioaSara1. Irati Alcantarilla Urdanpilleta
2. Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
Aroa Arrizubieta (Araba), Aitor Ugarte Eriz (Araba), Ekhi Perrier (Baxenabarra), Unai Harluxet (Baxenabarra), Maite Sarasola Isazelaia (Bizkaia), Bittor Altube Sarrionandia (Bizkaia), Aitor Tatiegi Loidi (Gipuzkoa), Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Gipuzkoa), Naia Etxeberri Larzabal (Lapurdi), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Lapurdi), Xabat Illarregi Marzol (Nafarroa Garaia), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Nafarroa Garaia) eta Leire Casamajou (Zuberoa).
2020XXXII. edizioa¹Sarabertan behera
2021[31]XXXIII. edizioaAbadiño1. Haira Aizpurua
2. Maddi Agirre
Eukene De los Aires (Araba), Maddi Agirre (Araba), Janire Arrizabalaga (Bizkaia), June Diaz (Bizkaia), Ekain Tolaretxipi (Gipuzkoa), Naia Arrizabalaga (Gipuzkoa), Haira Aizpurua (Lapurdi), Oneka Arteaga (Lapurdi), Beñat Astiz (Nafarroa Garaia), Eki Mateorena (Nafarroa Garaia) eta Aetz Etxart (Zuberoa).
2022[32]XXXIV. edizioaIurreta1. Irantzu Idoate
2. Maddi Agirre
Maddi Agirre, Danel Herrarte (Araba), Izaro Bilbao, June Diaz (Bizkaia), June Aiestaran, Jon Mendiluze (Gipuzkoa), Haira Aizpurua, Irantzu Idoate (Lapurdi), Daia Harluxet (Nafarroa Beherea),Beñat Astiz, Eki Mateorena (Nafarroa Garaia) eta Aetz Etxart (Zuberoa).
2023[33]XXXV. edizioaIurreta1. Haira Aizpurua
2. Eki Mateorena
Maddi Agirre, Sabin Abarrategi (Araba), Haizea Telleria, Ixone Asategi (Bizkaia), June Aiestaran, Danel Etxeberria (Gipuzkoa), Haira Aizpurua, Ibai Lekuona (Lapurdi), Kattin Madariaga, Eki Mateorena (Nafarroa Garaia).

Erreferentziak

Kanpo estekak