Halina Birenbaum
Holokaustotik bizirik atera den idazle, poeta, itzultzaile eta aktibista da.
Halina Birenbaum (Varsovia, 1929ko irailaren 15a) Holokaustotik bizirik atera den idazle, poeta, itzultzaile eta aktibista da.[1]
Halina Birenbaum | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1929ko irailaren 15a (94 urte) |
Herrialdea | Israel Polonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Stowarzyszenie Pisarzy Polskich (en) |
Ibilbidea
Varsovian jaio zen. Bere haurtzaroa Varsoviako Ghettoan igaro zuen eta 10 urte zituelarik guda hasi eta Alemaniako kontzentrazio-esparru ezberdinetan egon zen: Majdanek, Auschwitz (Oświęcim), Ravensbrück eta Neustadt-Glewe. Behin baino gehiagotan hiltzeko zorian egon zen baina 1945ean aske utzi zuten.[2] Orduko familia osoa galdua zuen, 1947an Israelera emigratu zuen eta geroztik han bizi da.[3] [4]
2001ko Martxoan Poloniako Kristau eta Judutarren Kontseiluak (Rada Chrzescijan i Żydów) Adiskidetze Saria eman zion.
Bibliografia
Liburuak
- Itxaropena da hiltzen den azkena (Nadzieja umiera ostatnia), 1967. Itzulipena: ingelesa, alemana, frantsesa, italiera, gaztelania, japoniera, eta hebreera
- Arbasoen lurrerako itzulera (Powrót egin ziemi praojców), 1991
- Garrasi egin oroitzeko (Wołanie o pamięć), 1999
Olerkiak
- Barre egiten dudanean ere (Nawet gdy się śmieję)
- Ez loreei buruz (Nie o Kwiatach)
- Nola hitzetan (Jak można m słowach)
Erreferentziak
Kanpoko loturak
- 2018-Elkarrizketa - DiarioGasteiz.com (Bideoa)
- 1992- Halina Birenbaum, Hope dies last- (Bideoa
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Halina Birenbaum |
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna