Hamilton (Bermuda)

Hamilton[1] Bermudako hiriburua da (Bermuda Erresuma Batuko itsasoz haraindiko lurralde bat da). Portua du, eta Bermuda uharteko merkataritza-, administrazio- eta aisialdi-gune nagusia da.

Hamilton
Hamilton
hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Designation for an administrative territorial entity of a single countryItsasoaz haraindiko britainiar lurralde
Uharte multzoa Bermuda
Izen ofizialaHamilton
Jatorrizko izenaHamilton
Geografia
Koordenatuak32°17′42″N 64°46′59″W / 32.295°N 64.7831°W / 32.295; -64.7831
Map
Azalera0.7 km²
Altuera18 m
Demografia
Biztanleria3.686 (2010)
Dentsitatea5.265,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1793
Ordu eremuaUTC−04:00
cityofhamilton.bm
Artikulu hau Bermudako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hamilton».

Hiriaren izena 1778-1794 agintaldian Bermudako gobernadore izan zen Sir Henry Hamilton-engandik datorkio.

Historia

Bermudako gobernuak 58,7 hektarea hartu zituen egoitza berria sortzeko eta eraikitzeko: 1793. urtean formalki eskuratu zuten lurra, Parlamentuko agiri baten bitartez. Saint Georgek Bermudako hiriburua izateari utzi, eta Hamilton izendatu zuten hiriburu berritzat 1815. urtean.

Hiri izaera 1897. urtean lortu zuen Hamiltonek; besteak beste, Hirutasun Santuaren katedral anglikanoa eraiki zutenean. Gerora, katedral katolikoa ere eraiki zuten.

Klima

    Datu klimatikoak (Hamilton)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)25262627303233343332292734
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)20202022242729302926242124
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)16161617202324252421191720
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)877913182020191412107
Pilatutako prezipitazioa (mm)149135114113931511351311791911451041640
Iturria: Bermuda Weather Service[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak