Hana O'Regan

akademikoa zeelandaberritarra

Hana Merenea O'Regan (Wellington, Zeelanda Berria, 1973) maorieraren aldeko zeelandaberritar ekintzailea eta akademikoa da. Ngāi Tahu iwiko (tribu) kidea da.[1][2]

Hana O'Regan

Bizitza
JaiotzaWellington, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaChristchurch
Familia
AitaTipene O'Regan
Hezkuntza
HeziketaAuckland University of Technology (en) Itzuli
Victoria University of Wellington (en) Itzuli
Queen Victoria Māori Girls' Boarding School (en) Itzuli
University of Otago (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaTe Tīmataka Mai O Te Waiatataka Mai O Te Reo (en) Itzuli
Tesi zuzendariaTania Ka'ai (en) Itzuli
John Moorfield (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakakademikoa
Enplegatzailea(k)Victoria University of Wellington (en) Itzuli
University of Otago (en) Itzuli
Jasotako sariak

Bizitza

Wellingtonen jaio zen 1973an, Tipene O'Regan akademikoaren eta Sandra O'Regan erizainaren bost seme-alabetatik gazteena.

O'Reganek Maori Ikasketak eta Politika Zientzia ikasi zuen Wellingtongo Victoria Unibertsitatean 1993an graduatuz. Hurrengo urtean Maori Ikasketen graduondoko diploma lortu zuen Otagoko Unibertsitatean, Mahu Kura Kai Tahu izenburuko graduondo amaierako lanarekin. 1998an Maori Ikasketen masterra egin zuen, Otagokoan ere.

Ondoren doktore-ikasketak egin zituen Aucklandeko Teknologia Unibertsitatean Tania Ka'ai tesi-zuzendaria zuela. 2016an bukatu zuen doktore-tesia, Te tīmataka mai o te waiatataka mai o te reo izenburukoa, eta 2017an doktore bihurtu zen.

O'Reganek hainbat poestia, waiata (kantak) eta ez-fikziozko artikulu eta lanak idatzi ditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak