Hélène Feillet

Helêne Feuillet» orritik birbideratua)

Joséphine Jeanne Hélène Feillet, (Paris, 1812ko azaroaren 2a - Biarritz, 1889ko abenduaren 9a)[1][2], Euskal Herriko margolari eta litografoa izan zen.

Hélène Feillet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoséphine Jeanne Hélène Feillet
JaiotzaParis, 1812
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBiarritz1889ko abenduaren 9a (76/77 urte)
Familia
AitaPierre Jacques Feillet
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraklitografoa eta margolaria
Lantokia(k)Paris eta Madril

Bizitza

Orleansko dukearen eta dukesaren iritsiera Baionara 1839an, Hélène Feilleten margolana.

Hélène Feillet Hélène Pernotinen eta Pierre Jacques Feillet artistaren alaba zen [oh 1].

1835 eta 1840 bitartean bineta sorta bat grabatu zuen Félix Morelek (Bayonne, vues historiques et descriptives) eta Charles-Henri Hennebuttek (Album des deux frontières, Guide du voyageur de Bayonne à St Sébastien) sinatutako bilduma batzuentzat. Azken hori bere ahizparekin ezkondu zen, Blanche Feillet-Hennebutte, bera ere litografoa.

1850 eta 1870 bitartean, zenbait eskuliburu zientifiko ilustratu zituen.

1836tik erakusketak egin zituen, eta, 1855ean, erakusketa bat egin zuen Londresen.

Margolari osoa izan zen, izan ere, denetarik egin zuen: paisaiak, erretratuak, eszena historikoak eta hainbat eta hainbat eszena etnografiko. Hark margotu Orleansko dukearen eta dukesaren iritsiera Baionara (1842) barne ministerioak egindako enkargua izan zen.

Bi helbide hauetan bizi izan zen: Parisen, Enfer 2 karrikan, eta Baionan, Galuperie karrikan.

Gaur egun, Baionako kale batek haren izena du.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo loturak