Hendaiako geltokia

Lapurdiko tren geltokia
43°21′11″N 1°46′55″W / 43.352922°N 1.781932°W / 43.352922; -1.781932

Hendaia (trenentzat) edo Hendaiako geltokia (besteentzat) Lapurdiko tren eta autobus geltoki bat da, Hendaia udalerrian kokatuta dagoena.

 Hendaia  Hendaia
Hendaiako geltokia
SNCF geltokiko sarbide nagusia
Map
Lineak
«Ficoba  Geltoki-burua
Geltoki-burua 51 Ondarraitz»
Kokapena
HelbideaDe Gaulle Jeneralaren bulebarra, 97; 64700
UdalerriaHendaia,  Lapurdi
Geltokiaren datuak
Kodea87677005
Gunea1. gunea (Euskotren)
Irekiera1864ko apirilaren 21a (SNCF)
1913ko uztailaren 13a (Euskotren)[1]
Bidaiariak366.633 (SNCF, 2014)
700.000 (Euskotren, 2016)[2]
IrisgarriaAccès Plus (SNCF)
Geltoki irisgarria  (Euskotren)
ZerbitzuakAparkalekua Kotxe alokairua       Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi 
Nasak4
Trenbideak6
JabeaRéseau ferré de France
Euskal Trenbide Sarea
EragileaSNCF
Renfe Operadora
Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Lasarte-Oria Hendaia
Aldiriak51 Bordele ↔ Hendaia − Irun
LurraldebusBAI Bilbo ↔ Baiona
Car Express3 Baiona ↔ D. Lohizune − Hendaia
Txik Txak31  San Juan plaza ↔ Zahar Etxea
35  Hondarraitz ↔ Autoportua

Geltokia 1864ko apirilaren 21an ireki zen.

Egoera

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[3]

Irun eta Hendaiako geltokiek mugarteko geltoki parea osatzen dute, Bidasoa ibaiaren alde banara eta bi kilometrotara daudenak. Bi geltokien arteko trenbide tartea bai zabalera iberriarrean baita nazioartekoan ere eraikita dago, bi geltokien artean zerbitzuak luzatuz, hau da, Renfe Operadoraren distantzia luzeko zerbitzuek Irunera heldu ondoren Hendaiara jarraitzen dute, eta SNCFren distantzia luzeko zerbitzuek Hendaiara heldu ondoren Irunera jarraitzen dute. Gaur egun, muga zeharkatzen dituzten zerbitzuek bidaiariak utzi baino ez dute egiten, eta ez dute baimentzen bidaiariak trenera igotzea. Bere aldetik, distantzia erdiko zerbitzuek ez dute muga zeharkatzen, ezta Renfeko Aldirien trenek ere. «Francisco de Goya» Trenhotel zerbitzua, Madril-Chamartin eta Paris-Austerlitz geltokiak gauez lotzen zituen trena, alegia, muga zeharkatu eta jarraitzen zuen bidaiarientzako tren bakarra izan zen. Zabalera aldaketa egiteko azpiegitura zeharkatu ondoren, espainiar eta frantziar trenbide sareen arteko zerbitzuak egiten zituen. Gaur egun, ordea, zama garraiorako trenek baino ez dute zabalera aldatzen Irun eta Hendaia artean.

Historia

Geltoki nagusiaren ondoan Euskotrenen geltokia dago, Toporen geltoki-buru. Topoa 1913ko uztailaren 13an ezarri zen Hendaian.[4]

1941eko urriaren 23an, Bigarren Mundu Gerra puri-purian zegoela, geltoki honetan Hendaiako elkarrizketa ospetsua ospatu zen, bertan Adolf Hitler eta Francisco Franco diktadoreak elkarrizketatu zirelarik.[1]

1980ra arte Topoa geltoki nagusiaren eraikineraino heltzen zen. Geltokiaren barruan itxaroteko eta billeteak saltzeko gela bat zituen. Urte horretatik aurrera geltoki nagusia erabiltzeari utzi zitzaion eta, haren ordez, soilik Euskotrenek erabiltzen duen gaur egungo geltoki txikia eraiki zen, Euskal Trenbide Sarea jabe duena. Gainera, Topoaren trenbide sorta pixkanaka murriztuz joan zen.[5]

2019ko abuztuaren 18tik 26ra bitartean Euskotrenen geltokia itxiarazi zuten Biarritzen ospatu zen 2019ko G7aren gailurra zela eta.[6]

Euskotrenen geltoki berria

Hendaiako geltokia zaharberritzeko proiektuaren aurkezpena.

2017ko urriaren 19an Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak iragarri zuen Euskotrenek erabiltzen duen geltokia zaharberrituko dutela, lanak 2018ko amaiera aldera hasi eta 14 hilabetetan amaituko direnak.

Gaur egun irisgarritasun arazoak konponduko dituen eraikin berria eraikiko da, egungoarekin alderatuz hego-ekialderantz zortzi metro inguru desplazatuz. Eraikin berriak 198 metro koadroko azalera izango du, egungo 84 metro koadroak bikoiztuz, eta SNCFren geltokiko sarbide nagusitik zein Boulevard du Général de Gaulle kaletik sarbideak egingo dira.

Trenbidearen azken 91 metroetan trenbidea bikoiztu egingo da, etorkizunean maiztasunak handitu ahal izateko. Halaber, gaur egun dagoen 1,9 metroko zabalerako alboko nasaren ordez, 4 metro zabal izango dituen nasa zentral bat egingo da, markesinarekin.

Instalazioek lau salmenta-makina izango duten itxaroteko ataria, balioztatze lerroa, bi txarteldegi izango dituen ikuskatzailearen gela, komuna izango duen aldagela eta garbiketarako gela izango dute.[2]

Sarbideak

Geltokia sarbide, trenbide eta nasa bakarrekoa da, sarbidea kaleko kotan dagoela.

  •     De Gaulle Jeneralaren bulebarra, 97

Zerbitzuak

Distantzia luzea

 Société Nationale des Chemins de fer Français
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
TGV Paris
Montparnasse
Bordele–DonibaneAkizeBaionaBiarritzDonibane Lohizune–ZiburuHendaia

Distantzia ertaina

 Société Nationale des Chemins de fer Français
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
51Bordele
Donibane
PeçacFactura–ViganòsIshòsla BohèiraMorcencsAkizeSaubuçaSent Jors de MaremneSan BisentseBenessa de Maremnela VenaOndresBokaleBaionaBiarritzGetariaDonibane Lohizune–ZiburuOndarraitzHendaiaIrun

Hiriarteko autobusa

Hiriko autobusa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

OndarraitzHendaiaIrun
Bordele–Donibane Irun