Irungo geltokia

Gipuzkoako tren eta autobus geltokia

Irun Euskal Herriko Gipuzkoako tren eta autobus geltoki bat da, Irun udalerrian kokatuta dagoena.

Irun
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
«Irungo Bentak  Geltoki-burua
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea, z/g; 20301
UdalerriaIrun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Kodea11600
Irekiera1864ko abuztuaren 15a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua      Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak49
JabeaTrenbide Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Distantzia ertaina  Irun Miranda Ebro
Renfe Aldiriak  Irun Brinkola
IrunbusL1 Ospitalea Zaisa
G2 Irun Bentak
Bestelakoak  Kolongo geltokia
  Vélibleu

Geltokia 1864ko abuztuaren 15an ireki zen.

Egoera

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Nasa aldaketa trenbideak behetik zeharkatzen dituen pasabidearen bidez egiten da, eskailera zein igogailuz hornitutakoa.

  •           Geltoki kalea, z/g

Irisgarritasuna

Geltokia irisgarria den arren, nasa eta trenen arteko tarteak handiak izan daitezke mugikortasun urriko pertsona talde batuzek laguntzarik gabe erabili ahal izateko.

Historia

1863ko urriaren 18an burdinbidea Irunera heldu zen, Norteko Konpainiak Madril eta Frantziako muga lotuko zituen trenbidearen Donostia eta Irun arteko tartea eraikitzearekin batera. Hurrengo urteko abuztuan trazadura Hendaiara heldu zen, Bidasoa gaineko zubia eraiki ondoren. Espainiar eta frantziar trenbide sareak lehenengo aldiz lotu ziren.

Jatorrizko instalazioak 1881an ordeztu ziren, eta behin-betiko geltokia eraiki zen, Avillume ingeniariaren planoei jarraiki. Geltokia bi eraikinetan banatu zen: bata, solairu bakarrekoa, trafiko nazionalerako, eta bestea, bi solairukoa, nazioarteko trafikorako.

1941an RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia bere esku gelditu ziren.

2005eko urtarrilaren 1.tik trenbidea eta geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da.

2010ean Euskal Y-a geltokira heltzeko proiektua aurkeztu zen, zeinaren arabera trenbide berria geldialdia izango duen Irungo geltokian.

2017 eta 2018an bitartean nazioarteko eraikinean zaharberritze lanak egin ziren, maiatzaren 30ean amaitu zirenak. Estalkia berritu, egitura birgaitu eta leihoak aldatu ziren. Gainera, lehenengo solairua ere birgaitu zen, komunak, instalazio elektrikoa, argiztapena, suteen kontrako babes sistema, klimatizazioa eta aireztapen sitemak ere berrituz.[2]

2016ko apirilaren 1.an Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y-aren Donostia-Irun tartea esleitu zuen, 20,43 milioi euroko aurrekontuarekin. Tarte honetan egiten ari den lana hirugarren erraila ezartzean datza, zabalera iberiarreko trenbidea eta nazioarteko zabalerako ibilbideak bateragarri egiteko.[3] Lan horiek direla eta, 2017ko apirilaren 18tik eta 2018ko uztailaren 10era arte, Lezo-Errenteria eta Irungo geltokien arteko zerbitzuak mugatuta daude. Bi trenbideetariko bat zerbitzuz kanpo dago 10 kilometroko luzeran, eta horren eraginez aldirikoen zerbitzu askok Lezo-Errenteriako geltokia dute geltoki-buru. Gainera, 22:30etatik 6:30etara trenbidea moztuta mantentzen da. Egoerari aurre egiteko, hurrengo baliabideak jarri zaizkie bidaiariei lanak irauten duten bitartean:[4][5]

Zerbitzuak

Distantzia luzea

 Renfe Operadora
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
Alvia Madril
Chamartin
Segovia–GuiomarValladolid–Campo GrandeBurgos–Rosa ManzanoMiranda EbroGasteizAltsasuDonostiaIrun
Alvia Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonTafallaIruñaAltsasuZumarragaDonostiaIrun

Distantzia ertaina

 Renfe Operadora
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
25Miranda EbroManzanosArgantzonLangraizGasteizEstibalitz–OreitiaDulantziAgurainAraiaAltsasuLegazpiZumarragaBeasainOrdiziaTolosaDonostiaPasaiaLezo–ErrenteriaIrun

Aldiriko tren

 Donostiako Renfe Aldiriak
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
 C-1IrunIrungo BentakLezo–ErrenteriaPasaiaHerreraIntxaurrondoAtegorrietaGrosDonostiaLoiolaMartuteneHernaniHernani–ErdiaUrnietaAndoainAndoain–ErdiaBillabona–ZizurkilAnoetaTolosa–ErdiaTolosaAlegiaIkaztegietaLegorretaItsasondoOrdiziaBeasainOrmaiztegiZumarragaLegazpiBrinkola

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Irungo BentakIrunHendaia
Madril–Chamartin Bordele–Donibane