Hizkuntza goidelikoak

Hizkuntza goidelikoak,[1] hizkuntza gaelikoak edo gaelera hizkuntzak (irlanderaz: teangacha Gaelacha; Eskoziako gaeleraz: cànanan Goidhealach; manxeraz: çhengaghyn Gaelgagh) uharteetako hizkuntza zelten bi multzoetako bat da; britoi hizkuntzena da bestea. Irlanderak, Eskoziako gaelerak eta manxerak osatzen dute gaelikoen azpitaldea (zelta Q taldea); galesak, kornubierak eta bretainierak, berriz, britoiena (zelta P taldea).

Hizkuntza goidelikoak
Britainiar uharteak K. o. 400. urtean.
Gorriz: Britoiar hizkuntzen eremua.
Berdez: Gaelera hizkuntzen eremua.
Urdinez: Piktoen eremua.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIrlanda, Eskozia eta Manx Uhartea
HiztunakIrlanderak 380.000
Eskoziako gaelerak 58.652
Manxerak 1.689 (hila, gaur egun berpizteko saiakera dago)
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza kodeak
Glottologgoid1240
Linguist Listgoid

Hizkuntza gaelikoak deritze maiz hizkuntza zelta guztiei; bereziki, egoera informaletan edota testunguru teknikoak ez direnetan. Hala ere, erabilera hori okerra da, izendapen horrek irlandera, Eskoziako gaelera eta manxera hartzen baititu barne, baina ez beste hizkuntza zeltak.

Hizkuntza gaelikoak Irlandako hegoaldetik hasi, Manx uhartean jarraitu eta Eskoziako iparralderaino mintzatu izan diren hizkuntzen multzoa da. Shelta hizkuntza ere gehitu izan zaio, Irlandako Pavee edo Travellers deritzen herrialdeak hitz egin ohi izan duen hizkuntza; irlandera eta ingelesaren arteko nahasketa da, sintaxi edo joskera oinarrizkoa ingelesa delarik.

Hiru hizkuntza hauek Irlandera zaharraren (VI. eta X. mendeen artean) ondorengo izan zen Erdialdeko Irlanderatik (Erdi Aroan hitz egina) sortutako aldakiak dira. Hizkuntza goidelikoen formarik zaharrena Aitzinirlandera da (IV. mendetik VII. edo VIII. mendeetara bitartean) baina idatzizko lehen lekukotasunak aipatu Irlandera zaharrean daude idatzirik.

Hizkuntza talde honen mota garaikide bat "gaelera klasikoa" da, honek Irlandan XII. menderarte eta Eskozian XVIII. menderarte literaturan erabilpena izan zuen. Bi aldaera hauen arteko ortografia ezberdintasunak orain dela gutxi burututako berrikuntzetan oinarritzen dira, ondorio gisa kokapen anitzetako estandarizazio edo batasun konplexuak sortu direlarik.

Manxeran erabilitako ortografia ingelesa eta galesean oinarritua dago, eta 1610 John Phillips gotzain galestarrak sarrarazi zuen.

Hizkuntza goideliko hauetako hiztunei gael edo gaeliko deitzen zaie (Gaeil Irlanderaz, Gàidheil Eskoziako gaeleraz eta Ny Gaeil manxeraz. Ingelesez eta Frantsesez berriz Gaels edo Goidels).

Sailkapena

Gaelerar hizkuntzen azpitalde hau uharteetako zelta hizkuntzen taldean kokatzen da. Azken adar horren beste azpitaldea britoi hizkuntzak dira; horien barnean daude galesa, kornubiera eta bretainiera. Biak ere uharteetako zelta hizkuntzen artean, nagusiki Britainiar uharteetan mintzo baitira eta antzeko hainbat ezaugarri elkarbanatzen baitituzte, adibide gisa, zenbait aditz moldeen erabilpena, esaldiaren ordena (Aditza, Subjektu, Objektu edota Predikatua), etab.

Gainera, gaeleraren adarra Q zelta-adarrean ere sailkatua da, hizkuntza aurrezeltaren jatorrizko *kw ahotsa adar honetan mantendu egin baita (P zelta-adarrean ez bezala, honetan *kw soinua berehala p hots bilakatu zen).

Haatik, bi azpitalde hauen arteko ezberdintasunak ere badaude, horregatik eta ikerketak aurrera doazen heinean sailkapen hau oraindik ez da behin-betikoa. Adibidez, gaelerazko taldean *an, am soinuak é hizki bihurtu dira, bokal ez sudurkaritua eta soinu frikari baten aurrean aurkitzean luzapena jasaten duena. Adibidez, antzinako irlanderan éc ("heriotza"), écath ("amu"), dét ("hortz"), cét ("ehun") hitzak galesezko esanahi berdineko angau ("heriotza"), angad ("amu"), dant ("hortz") eta cant ("ehun") hitzekin parekatzean hau garbi ikus daiteke.

P zelta eta Q zelta adarrak

Protozeltiar hizkuntzaGalieraGalesaBretainieraIrlanderaEskoziako gaeleraManxeraEuskarazko esanahia
*kwennospennospenpennceannceannkione"buru"
*kwetwar-petuariospedwarpevarceathairceithirkiare"lau"
*kwenkwepinpetospumppempcúigcòigqueig"bost"
*kweispispwypiv (antzinean cia)cò/ciaquoi"Zein/Nor"

Parekatzea

Zenbakiak

#IrlanderaEskoziako gaeleraManxeraEuskara
1aonaonun, nanebat
2dó, dhádà, dhàdaabi
3trítrìtreehiru
4ceathairceithirkiarelau
5cúigcòigqueigbost
6siasheysei
7seachtseachdshiaghtzazpi
8ochtochdhoghtzortzi
9naoinaoinuybederatzi
10deichdeichjeihhamar
11aon déagaon deugnane jeighamaika
12dó dhéagdà dheugdaa yeighamabi

Ohiko esaldiak

IrlanderaEskoziako gaeleraManxeraEuskara
FáilteFàilteFailtOngietorri
Conas atá tú? /Cad é mar atá tú?Ciamar a tha thu?Kys t'ou?Nola zaude? / Zer moduz?
Cad é an t-ainm atá ort?Dè an t-ainm a tha ort?Cre'n ennym t'ort?Zein da zure izena?
Is mise...Is mise...Mish...Ni... naiz
Lá maithLatha mathLaa mieEgun ona
Maidin mhaithMadainn mhathMoghrey mieEgunon
Trathnóna maithFeasgar mathFastyr mieArratsaldeon
Oíche mhaithOidhche mhathOie vieGabon
Go raibh maith agatTapadh leatGura mie aydEskerrik asko
Slán leatSlàn leatSlane lhiatAgur
SláinteSlàinteSlaynt"Osasuna" (edateko garaian euskaraz "topa" erabiltzen den bezala)

Erreferentziak

Ikus gainera


Kanpo estekak