Hizkuntza zeltak

Hizkuntza zeltak protozeltatik eratorritako hizkuntzak dira. Indoeuropar familiaren adar bat eratzen dute, italikoaren oso hurbilekoa.[1] K.a. lehen milurtekoan, Europako eremu zabal batean mintzatzen ziren, Bizkaiko golkotik Ipar itsasoraino, eta Rhin ibaitik Itsaso Beltzeraino.

Hizkuntza zeltak
     Jatorrizko Hallstatt lurraldea, K.a. 500. urtean

     Zelten gehieneko hedapena, K.a. 270ean     Iberiako eskualde lusitanoa, zalantzazko "zeltikotasuna"     Gaur egungo sei nazio zelten mugak, Erdi Aroan hizkuntza zeltaren bati eutsi ziotenak

     Hizkuntza zeltza bat hitz egiten diren lurraldeak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea eta aditza-subjektua-objektua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2cel
Glottologcelt1248
ASCL11
Linguist Listcelt
IETFcel

Egun, batik bat Britaniar Uharteetara eta Frantziako Bretainiara mugatuta daude, nahiz eta Kanada ekialdeko, Patagoniako, AEBetako eta Australiako diasporako talde batzuetan ere hitz egiten diren.

Sailkapena

Hizkuntza zeltak lau azpifamiliatan sailkatzen dira:

Zeltaren zatiketa hau K.a. 1000 inguruan gertatu zen. Aurreko zeltak urna-zelai kulturarekin eta Hallstatt eta La Tène kulturekin lotzen dira.

Lexikoa

EuskaraBritoiakGoidelikoak
GalesaBretainiera[2]KornubieraIrlandera[3]Eskoziako gaelera[4]Manxera
erlegwenynengwenanenngwenenenbeachseilleanshellan
handimawrmeurmeurmórmòrmooar
zakurcikikimadra, arkaikoacoo
arrainpysgodynpeskpyskiasciasgeeast
betellawnleunleunlánlànlane
ahuntzgafrgavrgavergabhargobhargoayr
etxetichiteach, tightaighthie
ezpaingwefusgweuzgweusliopabilemeill
ibai ahoaberaberaberinbhearinbhirinver
laupedwarpevarpeswarceathairceithirkiare
gaunosnoznosoícheoidhcheoie
zenbakirhif, niferniverniveruimhiràireamhearroo
hirutritritritrítrìtree
esnellaethlaezhlethbainnebainnebainney
hititetythuoo
izarserensteredennsterenréaltareult, rionnagrollage
gaurheddiwhizivhedhywinniuan-diughjiu
hortzdantdantdansfiacailfiacaill, deudfeeackle
eroricwympokouezhañkodhatit(im)tuit(eam)tuitt(ym)
txistu eginchwibanuc'hwibanathwibanafeadáilfeadfed

† Latinaren mailegua.

Hiztunak

Egungo sei nazio zeltak.
HizkuntzaJatorrizko izenaTaldeaAma hizkuntza dutenakHiztun kopuru osoaEremuaAraugilea
GalesaCymraegBritoia750.000750.000  GalesBwrdd yr Iaith Gymraeg
IrlanderaGaeilgeGoidelikoa50.000600.000  Irlandako ErrepublikaForas na Gaeilge
BretainieraBrezhonegBritoia200.000[5]200,000 BretainiaOfis ar Brezhoneg
Eskoziako gaeleraGàidhligGoidelikoa70.00070.000  EskoziaBòrd na Gàidhlig
KornubieraKernewekBritoia500[6]2.000[7] KornuallesKeskowethyans an Taves Kernewek
ManxeraGaelgGoidelikoa1.700 Man uharteaCoonceil ny Gaelgey

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak