Hizkuntza sintetiko

hitz bakoitzeko morfema kopuru ugaria duen hizkuntza

Hizkuntzalaritzaren esparruan, eta zehazki hizkuntza-tipologiaren alorrean, hizkuntza sintetiko bat (malgukari) edo, kontrara, analitikoa den ebazteko perpausaren baitan erlazio sintaktikoak adierazteko moduari erreparatzen zaio. Hizkuntza sintetikoetan gramatika-formak eratzeko hizkiak edo afixuak (atzizki, aurrizki edo artizkiak) erabiltzen dira eta hitzok modu autonomoan funtzionatzen dute[1].

Motak

Hizkuntza sintetikoen baitan bi azpitalde nagusi daude: flexio hizkuntzak eta aglutinatzaileak edo fusio hizkuntzak. Flexio hizkuntzetan hitz erro bati propietate gramatikala ematen dioten morfemak gehitzen zaizkio eta, aldiz, aglutinazioa hitz bakar batean bi morfema edo gehiago konbinatzea da. Morfema horiek erantsitako informazioak hitz baten kategoria gramatikala zein den adierazi dezakete, adibidez, hitz bat perpauseko subjektua edo objektua den. Hizkuntza sintetikoak, flexio hizkuntzak zein fusio hizkuntzak izan, polisintetikoak edo oligosintetikoak izan daitezke, baina hizkuntza polisintetiko gehienak aglutinatzaileak edo fusio hizkuntzak dira.

Flexio hizkuntzak

Besteak beste, honakoak dira flexio hizkuntzak:

Fusio hizkuntzak edo aglutinatzaileak

Besteak beste, honakoak dira fusio hizkuntzak:

Ezaugarriak

Hizkuntza sintetikoetan hizkuntza analitikoetan baino morfema gehiago dago hitz bakoitzeko. Bestela esanda, hizkuntza analitikoek hitzeko morfema proportzio txikiagoa dute, aditz laguntzaile gehiago erabiltzen dituzte eta informazio gramatikala transmititzeko gehien erabiltzen dena hitz ordena da.

Erreferentziak

Kanpo estekak