Hokkaido

Hokkaido[1] (japonieraz: 北海道 ipar itsasoko bidea?) edo ainu hizkuntzaz アィヌ・モシリ, Ainu Mosir) Japoniako lau uharte nagusien artean bigarren handiena da (83.453 km²) eta, era berean, prefektura eta eskualderik handiena. Honshū uhartearen iparraldean dago, Tsugaruko itsasarteak banatua, nahiz eta ur azpiko Seikan tunelak biak lotu. 2014ko erroldaren arabera 5.416.711 biztanle ditu. Antzina Ezo, Yezo, Yeso edo Yesso (蝦夷) esaten zitzaion.

Hokkaido
北海道
 Japonia
Administrazioa
Estatua Japonia
HiriburuaSapporo
GobernuburuaNaomichi Suzuki (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°27′38″N 142°47′32″E / 43.4606°N 142.7922°E / 43.4606; 142.7922
Azalera83,456,87 km²
Punturik altuenaAsahi-dake
Demografia
Biztanleria5.383.579 (2015)
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+09:00
http://www.pref.hokkaido.lg.jp/foreign/english.htm

Hiriburua Sapporo da.

Historia

Duela 20.000 urte populatu zen uhartea. Ainuak dira bertako biztanle autoktonoak: aintzina, Honshu uhartean ere baziren, baina japoniarren presioaren ondorioz XII. mendetik aurrera, Yessora mugatu zen beren lurraldea. 659 urtetik aurrera japoniarrek egin zituzten esplorazioak uhartera baina leku isolatua eta hotza iruditu zitzaien eta kriminal eta erbesteratu batzuk baino ez zituzten bidali bertara.

1866tik aurrera, japoniarrak finkatzen hasi ziren eta 1868a Meiji berrezarkuntzak uhartea bereganatzea erabaki zuen. Hokkaidō izena eman zion, "iparraldeko itsasorako bidea". Egun, sei milioi biztanle inguru ditu; ainuak 50.000 inguru baino ez dira.

Geografia

Hokkaido uhartearen satelite ikuspegia.

Hokkaido Japoniako iparraldeko mugan kokaturik dagoen uhartea da. Japoniako itsasoa dauka mendebaldean, Okhotskeko itsasoa ipar-ekialdean eta Ozeano Barea hego-ekiadean.

Geografia fisikoa

Uharte bolkanikoa da, baina sumendiez gain, lautada bolkaniko zabalak ere baditu, eta horietan daude uharteko hiri garrantzitsuenak, Sapporo, Asahikawa eta Hakodate. Sumendiak 1.000 eta 2.000 metro artekoak dira eta batzuk oraindik aktibo daude. Garaiena Asahi-dake mendia da, 2.290 metroko estratobolkana. 1993an 7'8 magnitudeko lurrikara izan zen eta horrek eragindako tsunamiak Okushiri hiria suntsitu zuen. 2003an, 8'0 magnitudeko lurrikara izan zen Hokkaidon.

Bi ibai aipagarri ere badaude: Ishikari ibaia, 268 km-rekin Japoniako hirugarrena dena, eta Teshio ibaia, 256 km-rekin, laugarrena. Japoniako itsasoan itsasoratzen dira biak. Hainbat aintzira ere badaude uhartean, handiena Saroma aintzira (Japoniako hirugarrena), eta beste batzuk: Kussharo, Shikotsu, Abashiri eta Mashū.

Parke Nazionalak

Sei parke nazional daude eta haietako bat Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Beste bost Parke Kuasi-Nazional daude eta 11 parke natural ere bai. Horretaz gain, Ramsarko hitzarmenean hamabi eremu ere sartu dira. Horrek guztiak argi erakusten du Hokkaidoko turismo baliabide nagusia natura dela.

Banaketa administratiboa

Azpi-prefekturak

Hokkaidoko azpi-prefekturak eta hiri nagusiak.
Azpi-prefekturaJaponierazHiriburuaHiri handienaBideaBiztanleriaZabalera
(km²)
Dentsitatea
(/km²)
Hidaka日高支庁UrakawaShinhidakaErdialdeko edota hegoaldeko Bidea81,4034,811.9616.92
Hiyama檜山支庁EsashiSetanaHegoaldeko Bidea46,9992,629.8817.87
Iburi胆振支庁MuroranTomakomaiErdialdeko edota hegoaldeko Bidea426,6273,698.00115.37
Ishikari石狩支庁SapporoSapporoErdialdeko Bidea2,310,0013,539.86652.57
Kamikawa上川支庁AsahikawaAsahikawaIparraldeko edota erdialdeko Bidea535,4569,852.1754.35
Kushiro釧路支庁KushiroKushiroEkialdeko Bidea261,8835,997.3843.67
Nemuro根室支庁NemuroNemuroEkialdeko Bidea84,0353,406.2324.67
Okhotsk
(2010 arte Abashiri)
網走支庁AbashiriKitamiEkialdeko edota iparraldeko Bidea324,71910,690.5530.37
Oshima渡島支庁HakodateHakodateHegoaldeko Bidea449,3713,936.32114.16
Rumoi留萌支庁RumoiRumoiIparraldeko Bidea61,4884,019.9115.30
Shiribeshi後志支庁KutchanOtaruErdialdeko Bidea250,0654,305.8258.08
Sorachi空知支庁IwamizawaIwamizawaErdialdeko edota iparraldeko Bidea365,5636,558.2255.74
Sōya宗谷支庁WakkanaiWakkanaiIparraldeko Bidea75,6654,050.7618.68
Tokachi十勝支庁ObihiroObihiroEkialdeko Bidea354,14710,831.2432.70

Hiri handienak

Hauek dira Hokkaidoko hiri handienak:

  1. Sapporo (hiriburua, 1.904.319 biztanle)
  2. Asahikawa (350.511 bizt.)
  3. Hakodate (277.056 bizt.)
  4. Kushiro (182.263 bizt.)
  5. Tomakomai (173.761 bizt.)
  6. Obihiro (168.188 bizt.)
  7. Otaru (130.255 bizt.)
  8. Kitami (124.291 bizt.)

Ekonomia

Lehen eta hirugarren sektoreetan oinarritzen da uharteko ekonomia. Arrantza, nekazaritza, basogintza eta meatzaritzarekin batera, azken hamarkadetan turismoak indar handia hartu du eta milioika bisitari ditu, Sapporoko jaialdiak, eski estazioak eta Parke Nazional ugariek erakarrita.

Ondasun nabarmenak

Parke Nazionalak

Beste eremu natural batzuk

Hiriak

Nazioarteko harremanak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo lotura


Kanpo estekak


Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.