Hopi
Hopi[2] Ipar Amerikako mendebaleko izen bereko herri indiarreko kidea da. Hopiak Arizonako ipar-ekialdeko Navajo erreserban eta Painted basamortuko ertzean bizi dira. Moki izenez ere ezagunak ziren antzina, eta uto-aztekarren familiako hizkuntza hitz egiten dute (hopi hizkuntza). XX. mendearen erdi aldean 6.000 hopi bizi ziren harrizko eta lasto buztinezko etxeetan, gehienak goi-ordokietan. Azken urteetan oso urritu dira hopiak, eta askok beren herriak utzi dituzte zurien hirietara lanera joateko.
Hopiak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
18.327 [1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ameriketako Estatu Batuak: Arizona | |
Hizkuntza | |
Hopi hizkuntza, ingeles | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Pueblo, zoni |
Benjamin Lee Whorf antropologo eta hizkuntzalariak hopi hizkuntza ikasi eta bere hipotesien adibide bezala erabili zituen. Ekkehart Malotki bezalako hizkuntzalari batek ere arreta handia eskaini zion hopi hizkuntzari.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Hopi herriaren webgunea (Ingelesez)
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna