IFK Göteborg

IFK Göteborg (izen osoa Idrottsföreningen Kamraterna Göteborg) Göteborg hiriko talde ezaguna da, Suediako taldeen artean palmaresik onena daukana, 18 Liga eta 8 Kopa eskuratzeaz gain bi UEFA Kopa ere irabazi baititu.

Idrottsföreningen Kamraterna Göteborg
Ezizena(k)Blåvitt (zuri-urdinak)
Änglarna (aingeruak)
Sorrera1904
Futbol zelaiaGamla Ullevi
edukiera: 18.800 lagun
inaugurazioa: 2009
PresidenteaSuedia Mats Engström
EntrenatzaileaSuedia Mikael Stahre
LigaAllsvenskan (1. maila)
202313.a
Webguneahttp://www.ifkgoteborg.se/
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

IFK Göteborg 1904ean sortu zen Café Olivedal kafetegian. Futbolaren hasiera hartan hiri bereko Örgryte IS zen Suediako talde nagusia eta IFK Göteborg izan zen lau urteren ondoren partida bat irabazi zion talde bakarra. Hiriko bi taldeen arteko lehiak futbolzaletasuna nabarmen hazi zuen Göteborgen eta ondoren Suedia guztian. Berehala lortu zituen lehenengo tituluak, 1908, 1910 eta 1918ko Liga txapelketak.

Urrezko garaia ordea 80. hamarkadan izan zuen. Suedian bertan talde nagusia bihurtu zen 1982 eta 1996 artean 10 Liga eta 3 Kopa irabazi baitzituen. Honetaz gain Europa mailako txapelketak iritsi ziren. 1982an UEFA Kopako finalera iritsi zen Hamburger SV-rekin batera. Göteborgen 1-0 irabazi zuen eta Alemanian Hamburgo jipoitu egin zuen 0-3ko emaitzaz. Bigarren finala Dundee United-en aurka jokatu zuen 1987an eta hau ere irabazi egin zuen etxean 1-0 eginez eta Eskozian 1-1 berdinduz. Europako Kopan ere ondo ibili zen eta birritan iritsi zen final erdietara.

XXI. mendean ez du halako nagusitasunik izan, Liga bakarra eskuratu du, 2007koa. Kopan arrakasta handiagoa izan du, lau aldiz izan baita txapelduna.

Uniformea

 
1904-05
 
1906
 
1907-09
 
1910-etik
 
2014-16
 
2016-17
 
2018-19
 
2020
 
2021

Palmaresa

Suedian: 25

  • Suediako Liga (18): 1908, 1910, 1918, 1935, 1942, 1958, 1969, 1982, 1983, 1984, 1987, 1990, 1991, 1993, 1994, 1995, 1996, 2007
  • Suediako Kopa (8): 1979, 1982, 1983, 1991, 2008, 2013, 2015, 2020
  • Suediako Superkopa (1): 2008

Europan: 10

  • Europako Kopa (0): final erdietan 1986 eta 1993an.
  • UEFA Kopa (2): 1982, 1987
  • UEFA Intertoto Kopa (8): 1967, 1980, 1981, 1982, 1983, 1985, 1986, 1988
  • Eskandinaviako Royal League (0): finalista 2005ean.

Kanpo estekak