Igor Calzada

ikertzailea

Igor Calzada (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 15a) euskal-britaniar soziologoa da. Zientzilari seniorra da eraldaketa digital, urbano, eta politikoetan. Egun, Oxfordeko Unibertsitatean eta Europar Batzordeko Ikerketa Zentru Bateratuan egiten du lan, bereziki ekonomia/eraldaketa digitalak gizartean adimen artifizialak erakunde publikoetan duen eragin soziala aztertzen. Bere lan esparru nagusiak subirautza teknologikoa, kooperatiba eta eskubide digitalak hirietan eta eskualdeetan aztertzea dira.

Igor Calzada
Bizitza
JaiotzaDonostia1975eko urtarrilaren 15a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea Renon
Helsinkiko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea  (2000ko urtarrilaren 1a -  2015eko urtarrilaren 1a)
Faculty of Law of the University of Helsinki (en) Itzuli  (2004ko urtarrilaren 1a -  2006ko urtarrilaren 1a)
Nevadako Unibertsitatea Renon  (2008ko urtarrilaren 1a -  2010eko urtarrilaren 1a)
Ikerbasque  (2012ko otsailaren 1a -  2014ko abenduaren 31)
Oxfordeko Unibertsitatea  (2012ko otsailaren 1a -
Aston University (en) Itzuli  (2014ko irailaren 1a -  2015eko uztailaren 7a)
University of Strathclyde (en) Itzuli  (2015eko urtarrilaren 8a -  2019ko abuztuaren 1a)
Vrije Universiteit Brussel (en) Itzuli  (2016ko urtarrilaren 1a -  2019ko urtarrilaren 1a)
Joint Research Centre (en) Itzuli  (2019ko maiatzaren 1a -  2020ko abenduaren 31)
Nazio Batuen Erakundea  (2020ko urtarrilaren 1a -
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2021eko urtarrilaren 1a -
Mondragon Unibertsitatea  (2021eko urtarrilaren 1a -
Cardiffko Unibertsitatea  (2021eko urtarrilaren 1a -  2022ko abuztuaren 31)
California State University, Bakersfield (en) Itzuli  (2022ko urtarrilaren 1a -  2024ko urtarrilaren 1a)
Cardiffko Unibertsitatea  (2022ko abuztuaren 1a -
California State University, Bakersfield (en) Itzuli  (2022ko abuztuaren 15a -  2022ko abenduaren 15a)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2023ko uztailaren 1a -
Ikerbasque  (2023ko uztailaren 1a -

igorcalzada.com
Twitter: ICalzada Mastodon: ICalzada@mastodon.social Inguma: igor-calzada Edit the value on Wikidata

Azken 15 urteotan, irakasle eta ikertzaile izan da hain bat unibertsitate eta ikerketa-zentruetan, tartean UOC, Strathclyde Aston, Bruselako Unibertsitate Askea, Malmö, Islandiako Unibertsitatea, Nevadako Unibertsitatea Renon, Helsinkiko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Ikerbasque eta Mondragon Unibertsitatean. Tartean, TransLokal spin-offa sortu du Euskal Herrira proiektuen emaitzen transferentzia bideratzeko.[1][2]

Aurretik, Euskal Herrian hamarkada batez, Mondragon Kooperatiben Korporazio eta Unibertsitatean, gizarte berrikuntza proiektu zuzendari gisa aritu zen eragileekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailean koordinazio (ikerketa eta berrikuntza) zuzendaria izan zen.[3]

Ibilbidea

Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, 1997an. 1998tik 2006ra: Total Quality Management aditu ikastaroa burutu (1998), MBA graduondoaren programa erdietsi (1999) eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (2006) eskuratu zituen, Deustuko eta Helsinkiko unibertsitateetan.

Mondragon taldeko kooperatibetan, urteetako ikerketa aplikatua egin ondoren hamar urtez,Nevadako Unibertsitatea Renon burututako eta Mondragon Unibertsitatean aurkeztutako Euskal Hiriari buruzko tesiarekin, doktoretza lortu zuen 2011ko otsailaren 11n, eta aho batez jaso zuen mahaikide akademikoen Cum Laude balorazioa.[4]

Segidan, 2012ko otsailetik aurrera University of Oxfordeko kide da, bere ikerketa nazioartera zabaltzen duelarik. Aldi horretan, Euskal Hiria 2012 Kongresua zuzendu zuen, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.[5] City-regions ikerketa-programa garatu[6] eta 'Translokal spin-offa sortu zuen. Eta baita ere, Euskal Herriko Unibetsitateko Uda Ikastaro zenbaitzun zuzendu zituen: 2005ean, El Futuro del Trabajo;[7] 2006ean, Creative Capital;[8] 2007an, Creative Society;[9] 2015ean, Berrikuntza Politikoa;[10] eta 2019an, Smart Rural Communities.[11] Independentzia prozesuen inguruan idatzi du, eta Eskozia, Katalunia eta Euskal Herrian izandako bideak aztertu ditu.[12]

Gainera, hainbat aldizkariren editorea izan da, tartean Transforming Government: People, Process and Policy,[13] Applied Sciences,[14] Smart Cities[15] eta Territories: A Transcultural Journal of Regional Studies.[16]

Regional Studies Association (FeRSA)[17] eta Oxford Martin Schooleko kidea da 2012tik hona.[18]

Lanak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Igor Calzadaren lanak»

Lan akademikoak

Argitalpenak ugari egin ditu, artikulu akademiko gisa edo liburuetan (bere lan guztiak bilduta daude zerrenda honetan). Horien artean, kalitate handiko artikulu akademikoak ditu (32), parez pare berrikusiak eta, besteren artean, honako aldizkarietan argitartuak: Transforming Government: People, Process and Policy,[19] Journal of Urban Technology,[20] Sustainability,[21] Space and Polity,[22] Regional Studies Regional Sciences,[23] Regional Science Policy & Practice,[24] RSA Journal[25] eta Systems.[26] Hamar liburu eta hamazortzi liburu-kapitulu argitaratu ditu eta hainbat politikei buruzko txosten idatzi ere.

Hedabideetan

Ikerketa sozial eta politikoaren azterketa zabaltzeko hedabide batzuekin kolaboratzen du dibulgatzaile gisa. Besteren artean, Berria,[27] Noticias de Gipuzkoa, ETB, Euskalerria Irratia,[28] El País-Seres Urbanos, Diario Vasco, Eusko Ikaskuntza-Euskonews[29] TMLab[30] eta PuntuEUS/sarean.eus[31]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian