Ihitz Iriart Casenave

Abeslaria, kantu taldeen gidaria, kultur ekintzailea, fisioterapeuta

Ihitz Iriart Casenave (Aloze, Zuberoa, 1987ko martxoaren 6a) Iruñean bizi den abeslari, kantu taldeen gidari eta kultur ekintzailea da, lanbidez fisioterapeuta.[1]

Ihitz Iriart Casenave

Bizitza
JaiotzaAloze1987ko martxoaren 6a (37 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, ekintzailea, fisioterapeuta, Zuberoako maskaradak eta pastorala
KidetzaAmaren Alabak

Bizitza

Ihitz Iriart Xiberoko aloztarra da. Aita Larrainekoa du, ama Pagolakoa. Familiak asteburuak Larrainen iragaten zituen. Hantxe ikasi zuten Ihitzek eta bere ahizpak dantzan eta kantuan, Errege Txopitak elkarteko Katti eta Robert Larrandaburuk irakatsirik. Bost urte zituela hasi eta 18 urte arte, elkarte horretan dantzan jardun zuen. Euskaraz ikasi zuen, Onizegaineko ikastolan, gero Maulekoan, Kanboko Xalbador Ikastegian eta azkenik Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Ihitzek kinesiterapia formakuntza bat segitu zuen, Belgikako Charleroi hirian, lau urtez. Hango kulturaren aberastasuna ezagutu zuen. Ezpeletan egin zuen lan. Gazte-gazterik, Ihitzek, Larraineko dantza eskolarekin, Dantzari Ttiki biltzarrean parte hartu zuen. Hamar urte besterik ez zituela, Kükülleroren rola antzeztu zuen, Larraineko maskaradan. Esperientzia aberasgarri horrek oroitzapen biziki onak utzi zizkion. 2012an, Bedezia izan zen (sendagile), Xiberoko ikastoletako lehengo ikasleek antolatu maskaradan.

Gaur egun natural da emakume gazteak ikustea maskaradan parte hartzen, nahiz eta lehen debekatua zuten. Bestalde, gazteek beste aktibitate anitzek erakarririk (kirola, etab.), dantza ohiturak bazter utzi dituzte. Ihitzek Xiberoko pastoraletan ere parte hartzen du.[2]

Ihitz Iriartek kantari formazioa ere badu. Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuen eta, Ama sorkuntzaren ondotik, sei emazte gaztek osatzen duten Amaren Alabak taldean sartu zen. A kapela» kantatzen duten 6 emazte Xiberotarren formazio bat da. Euskaraz ez ezik, beste hizkuntzetan ere abesten dute, hala nola portugesez, italieraz … [3] Bere ikasketen karietara, kantu lirikoak posturologian duen eragina ikertu zuen.[2]Mauleko Kalaka abesbatza zuzendu zuen.[2]

Esaten da sorlekuak baldintzatzen duela bidea. Ihitz Zuberoako Aloze herrian sortua da, Txorikantagia auzoan. Txikitatik, gurasoek Erregetxopita dantza eta kantu taldera eraman zuten, Larrainera. Hantxe ikasi zuen zer zen Euskal kultura.

Ikastolak ere anitz eman digu; hango lagunen artean sortua da Amaren Alabak taldea: 12 urterekin hasi, eta gaur egun arte.[1]

Urte hauetan guztietan, proiektuak eman dio erritmoa Ihitzen bizitzari: proiektu aurreko momentua, proiektua bera, eta ondokoa, eta ondotik heltzen zen beste bat. Maskarada batzuetan parte hartu du, pastoraletan ere bai. Orain, txori hori Iruñean pausatu da, bizitzak hala ekarrita, eta gauza berdintsua egiten hasi da Nafarroako hiruburuan.

Herri kantari batean sortzeak belarria lantzen lagundu du, eta kantuak ezagutarazten. Eta gainera, eta ez da bortxaz onerako, Xiberoan oso ongi kantatu dezakezu euskaraz kantaldi oso bat, baina euskaraz jakin gabe, edo euskaldun sentitu gabe. Pastoralak, maskaradak, oso deslotuak dira euskaldun izatetik, oso ohituretan sartuak.[1]

Iruñean hastapen batean frantsesa sentitu zen, baina hasi zenean txikitan egindako bere lana egiten, berriro sentitu zen bere tokian. Eta are botere gehiagorekin, edo lotsa gutxiagorekin, konplexurik gabe euskara dakielako, bitxi sentitu gabe.[1]

Ekitaldiak

Bere ibilbidean zehar hainbat ekitalditako partaide izan da Ihitz, besteak beste:

  • 1997. urteko Larraineko maskaradetan Küküllero.[2]
  • 1997. urteko Atharratzeko “Atharratze jauregian” pastoralean aingeru
  • 1997tik Larraineko Erregetxopitak dantza taldeko dantzari
  • 2009. urteko Alozeko “Belagileen trajeria” pastoralean sujet.[4]
  • 2012. urteko Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien maskaradetan bedezi, sendagile.[2]
  • 2013. urteko Nicole Lougarot-en “Ederlezi” pastoraleko arizale
  • 2014. urteko Jean Mixel Bedaxagarren “Alienor” pastoraleko arizale
  • 2014. urteko Ttittika Rekalt-en “Barbau Hamalau” ikusgarrian arizale
  • 2015. urteko Iruñeko “Joxemiel Bidador” pastoraleko errejent
  • 2022. urteko Mixel Etxekoparren “Ketariatik mundura” nano-pastoraleko arizale
  • 2023an Euskararen aurkako oldarraldi judizialari erantzunez Bilboko manifestazio amaieran Sustrai Colinak atondutako bertsoak abestu zituen.[5]
  • 1999tik Amaren Alabak taldeko partaide
  • 2019tik Iruinkokoa, Iruñeko libertimenduko bultzatzaile eta arizale

Artikuluak

  • Pastoralari emazte baten soa. (Dantzan.eus, 2020).[6]

Diskoak

  • Anderegatik.[7]
  • Plazandere.[8]
  • Coupages #03.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak