Inma Arias

euskal kazetari eta politikaria

Inmaculada Arias Ergueta (Sestao, Bizkaia, 1961eko martxoaren 15a -) bizkaitar kazetari, politikari eta feminista da.[1][2]

Inma Arias

(2024)

Udal Taldeko, Elkarrekin Podemoseko bozeramaile

2022 -
Soraya Pereira

Sestaoko zinegotzi

2015 -
Hautetsia: 2015eko Espainiako udal hauteskundeak, 2019ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInmaculada Arias Ergueta
JaiotzaSestao1961eko martxoaren 15a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1979 - 1984) lizentzia : kazetaritza
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)El Correo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

2015. urtetik Sestaoko Udaleko zinegotzia da eta 2022. urtetik Podemos-IU-Equo Udal Taldeko burua eta bozeramalea da Sestaoko Udalean.

Bizitza

Sestaoko IES Ángela Figuera BHI institutuan ikasi zuen bigarren hezkuntza.[3]

Informazio zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) 1984an. "Begira" doako egunkari lokalaren sorreran eta edizioan parte hartu zuen eta "Karibe Irratia" kate askean ere, 80ko eta 90ko hamarkadetan. Horrez gain El Correo egunkariarekin elkarlanean aritu da.[3]

Gaur egun udal-komertziantea da eta tabako-denda (estanko) bat eramaten eta kudeatzen du.

Ibilbide politikoa

Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Richar Vaquero, Soraya Pereira, Montserrat Roca, Isidoro Temprano edota Ángela Sevilla.

A30 Greba Feminista Orokorra (Sestao) (argazkian, Soraya Pereira, Inma Arias, Montserrat Roca eta Ángela Sevilla).

Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da, eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide. Horrez gain Podemos Ahal Dugu Sestao alderdian feminismo arduraduna da.

2015eko udal hauteskundeetan Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao) hautesle-taldearen zerrendetan joan zen eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen.[4]

2019eko udal hauteskundeetan, zinegotzirako hautagaia izan zen, Podemos-IU-Equo Sestao koalizioaren partez, Soraya Pereira alkategai izanik, eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen berriro ere.[5][6][7][8]

Inma Arias, Iker Mojón eta Irene Montero

2023ko udal hauteskundeetan, Sestaoko alkategaia eta zerrendaburua izan zen, Elkarrekin Sestao koalizioaren partez (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde).[9]

Bizitza pertsonala

Sestaon bizi da. Ezkonduta dago. Pedro Arias katedraduna eta politikaria du anaia, unibertsitateko katedradun, Eusko Jaurlaritzako sailburuorde ohi eta Bakearen Aldeko Koordinakundeko bozeramaile ohia. Feminista da. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko legediaren defendatzaile sutsua ere bada, eta baita 'Soilik bai da bai' legearen defendatzailea ere, Irene Monterok bultzatutako legea.

Hauteskundeak

Inma Ariasek lehiatutako hauteskundeak
HauteskundeakHautagaitzaBarrutiaPostuaEmaitzaErreferentzia
2015eko udal hauteskundeakBai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao)Sestao2.a (21etik)Hautetsia[4]
2015eko foru hauteskundeakPodemosEnkarterriak13.a (13tik)Ez hautetsia[10]
2019eko udal hauteskundeakPodemos-IU-EquoSestao2.a (21tik)Hautetsia[5][6]
2023ko udal hauteskundeakElkarrekin Sestao (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde)Sestao1.a (21tik)Hautetsia[11]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.