Inocencio Gartzia Asarta

margolari espainiarra

Inocencio Gartzia Asarta (Gastiain, Lana, 1862ko abenduaren 28a - Bilbo, Bizkaia, 1921eko ekainaren 6a) nafar pintorea izan zen.

Inocencio Gartzia Asarta
Bizitza
JaiotzaGastiain1862ko abenduaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1921eko ekainaren 6a (58 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia

Gasteizen, Erroman eta Parisen egin zituen Pinturako ikasketak. 1895. urtean, arrakasta handia izan zuen erakusketa bat egin zuen Parisen. Urtebete geroago, Madrilera jo zuen Pradoko Museoan urtebetez lan egiteko.

Erretratugile-lanetan nabarmendu zen: Evaristo Churruca, Sabino Arana, Estanislao Aranzadi eta abar. Bestelako obrak: Costas de Ondarroa, El hogar del pescador, Mar Cantábrico, Un rincón en la sierra de Urbasa eta Una aldeana de las Amescoas.

Erreferentziak