Iosefo Masi

Iosefo Masikau Baleiwairiki, Iosefo Masikau edo Iosefo Masi izenez ere ezaguna (Fiji, 1998ko maiatzaren 9a), Fijiko errugbi ligako futbolari profesionala da, North Queensland Cowboys taldean jokatzen duena.

Iosefo Masi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIosefo Masikau Baleiwairiki
JaiotzaFiji1998ko maiatzaren 9a (25 urte)
Herrialdea Fiji
Hezkuntza
HeziketaSuva Grammar School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria, zazpiko errugbi jokalaria eta hamahiruko errugbilaria
Posizio edo espezialitateaerdikoa
hegalekoa
Pisua88 kilogramo
Altuera190 zentimetro

Zazpiko errugbiko jokalari bezala hasita, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen Fijirentzat[1].

Ibilbidea

Zazpiko errugbia

2020ko Fiji Bitter Marist 7s txapelketan emanaldi ikusgarrien ostean, Selekziorako hautatu zuten, non partidetako batean hattrick bat ere lortuko zuen[2].

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan debutatu zuen Fiji ordezkatuz. Fijiko selekzioan, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan gizonezkoen zazpiko errugbi txapelketan lehiatzeko hautatu zuten[3][4].

Errugbi Liga

2021eko irailaren 20an, Masikauk North Queensland Cowboys-ekin sinatu zuen National Rugby League-n, garapen eta ordezko kontratu batekin. Cowboys-en NRL taldearekin entrenatuko du, eta harrobiko talde batean jokatuko du Queensland Kopa, 2022an[5].

Olinpiar Jokoak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[6][7].

Emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2020Tokio
Japonia
Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[8].

Erreferentziak

Kanpo estekak