Meli Derenalagi
Ratu Meli Derenalagi (Suva, Fiji, 1998ko azaroaren 26a), Fijiko zazpiko errugbi selekzioko aurrelaria da. Deskarga gaitasunagatik da ezaguna Derenalagi[1] Bere osabek, Semisi Naevok eta Apenisa Naevok, eta aitak, Ratu Vuniani Derenalagik ere, Fiji taldean jokatu zuten zazpiko errugbian[2][3].
Meli Derenalagi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1998ko azaroaren 26a (25 urte) |
Herrialdea | Fiji |
Hezkuntza | |
Heziketa | Natabua High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Parte-hartzailea | |
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala |
Ibilbidea
2019an, urteko hasiberri saria irabazi zuen. 2020an, Fiji zazpiko taldearen kapitaina izan zen Sydney Sevens-en 2020an, lehen titulurako, Hegoafrikari 12-10 irabazi zion finalean[4].
Fijiko selekziorako hautatu zuten 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzeko, gizonezkoen zazpiko errugbi txapelketan[5]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Zeelanda Berria 24-12 irabazi ostean, urrezko domina lortuko zuen fijiar taldean ere izan zen[6][7].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[8][9].
Emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | Zazpiko-errugbia gizonezkoa[10]. |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Meli Derenalagi jokalariaren profila Munduko Rugby Gizonezkoen Sevens Series.