Irratiaren Mundu Eguna
Irratiaren Mundu Eguna (frantsesez: Le jour mondial de la radio: ) otsailaren 13an ospatzen den nazioarteko eguna da. 2011ko azaroaren 3an, UNESCOren 36. konferentzian onartu zen.
Irratiaren Mundu Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Honen izena darama | irrati-estazio |
Commemorates (en) | irrati-estazio |
Indarraldi | 2012 - |
Egun | otsailaren 13 |
Promulgatze | 2012ko abenduaren 18a |
Argumentu nagusia | Irrati-hargailu |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Webgune | diamundialradio.org… |
Historia
2010eko irailaren 20an, Espainiako Irratiaren Akademia eskatuta, Espainiak UNESCO-ren Batzordeari proposatu zion Irratiaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko proposamena gai-zerrendan sartzea. UNESCO-k kontsulta zabala egin zuen 2011an zenbait interesdunekin, hala nola irrati-elkarteekin, Nazio Batuen agentzia, funtsa eta programekin, GKE-ekin, fundazio eta aldebiko garapen-agentziekin, UNESCOren ordezkaritza iraunkor eta UNESCOrentzako batzorde nazionalekin.[1] Erantzunen artean, %91 proiektuaren alde zeuden, honako hauen laguntza ofiziala barne: Arabiar Estatuen Irrati-Telebisten Batasuna (ASBU), Asiako eta Ozeano Bareko Irrati-Telebisten Batasuna (ABU), Afrikako Irrati-Telebisten Batasuna (AUB), Karibeko Irrati-Telebisten Batasuna (CBU Nazioarteko Elkartea), Europako Irrati-Telebisten Batasuna (EBU), Nazioarteko Irrati-Telebisten Elkartea (IAB), Ipar Amerikako Irrati-Telebisten Elkartea (NABA), Iberoamerikako Telekomunikazioen Erakundea (OTI), BBC, URTI, Batikanoko Irratia eta abat. Kontsulta honen emaitzak UNESCOren 187 EX/13 dokumentuan daude.[2][3]
2012ko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Irratiaren Nazioarteko Egunaren aldarrikapena babestu zuen, eta, hala, Nazio Batuen eta bere kideen agentzia, funts eta programa guztiek ospatuko duten eguna bihurtuta. (A/RES/67/124). Mundu osoko irratiaren industriako hainbat erakunde ekimena bultzatzen ari dira, herrialde garatuetako irratiak garapen-bidean dauden mundukoei laguntza ematera bultzatuz.[4] Mirta Lourenco izan zen UNESCOk bultzatutako kontsulta, aldarrikapen eta ospakizunen arduraduna.