Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles

Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles (RENFE) 1941tik 2004ra bitartean Espainiako zabalera iberiarreko burdinbide sarea ustiatu zuen erakunde publikoa izan zen, Espainiako Sustapen Ministerioaren menpekoa. Trenbide bidezko bidaiari eta zamen garraioaz arduratu zen 2005eko urtarrilaren 1.an, Trenbide Sektorearen Legea indarrean sartu ondoren,[1] enpresa bitan zatitu zen arte. Zatiketa horretatik Renfe Operadora sortu zen alde batetik, trenbide eragile funtzioa betetzeko; eta bestetik ADIF (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) sortu zen trenbide azpiegiturak kudeatzeko.

Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles
Datuak
Motatrenbide konpainia
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaenpresa estatal
Historia
Sorrera1941eko urtarrilaren 24a
Ordezkatzen duNorteko Konpainia, Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia, Compañía Nacional de los Ferrocarriles del Oeste (en) Itzuli, Compañía del Ferrocarril Central de Aragón (en) Itzuli, Compañía del Ferrocarril de Zafra a Huelva (en) Itzuli, Compañía del Ferrocarril Santander-Mediterráneo (en) Itzuli, Sociedad Anónima de ferrocarriles Soria-Navarra (en) Itzuli eta The Great Southern of Spain Railway Company Limited (en) Itzuli
Desagerpena2005eko urtarrilaren 1a
webgune ofiziala

RENFE frankismo garaian sortu zen, 1941eko hasieran, Gerra Zibilaren ostean. Horretarako, Francoren diktadura erregimenak Espainiako bi burdinbide konpainia handiak, MZA eta Norteko Konpainia, eta beste txikiago batzuk bateratu zituen. Ia 64 urtez Espainiako zabalera iberiarreko trenbide sarearen monopolioa izan zuen, 2004ko abenduaren 31ra arte, alegia. Trenbide garraioen inguruko europar zuzentarauak betearazita, RENFE aurretik aipatutako bi enpresatan zatitu zuen Espainiako Gobernuak. Renferen sorkuntzarekin Gerra Zibilean suntsituak izan ziren trenbide guztiak berreraikitzea lortu zen.

Barne egituraketa

1990tik enpresa berregituratu zen, Negozio Unitate izeneko taldeak sortuz. Hala, barne egituraketa hurrengo taldeetan banatzen zen:

  • Aldirien Negozio Unitatea
  • Eskualdeen Negozio Unitatea
  • Distantzia Luzeko Negozio Unitatea - Linea Handiak
  • Abiadura Handiko Negozio Unitatea
  • Kargen Negozio Unitatea
  • Garraio konbinatuko Negozio Unitatea
  • Zamen Negozio Unitatea
  • Trenen mantenu osoko Negozio Unitatea - Renfe Integria

Presidenteak

IzenaHasieraAmaieraOharrak
Gregorio Pérez Conesa1941ko urtarrilaren 21a1944ko urtarrilaren 30aBurdinbideen nazionalizazioa eta RENFEren sorrera.
Eduardo Alfonso Quintanilla1944ko urtarrilaren 30a1947ko otsailaren 11
Rafael Benjumea y Burín1947ko otsailaren 111952ko urriaren 23a
Alfonso Peña Boeuf1952ko urriaren 23a1957ko uztailaren 3a
Agustín Plana Sancho1957ko uztailaren 3a1962ko uztailaren 20aBaeza-Utiel linearen uztea.
Carlos Mendoza Gimeno1962ko uztailaren 20a1967ko uztailaren 22a
Leopoldo Calvo-Sotelo1967ko uztailaren 22a1968ko uztailaren 26aMadril-Burgos trenbide zuzenaren inaugurazioa.
Alfonso Osorio García1968ko uztailaren 26a1970ko ekainaren 6a
Francisco Lozano Vicente1970ko ekainaren 6a1975ko abenduaren 19aFrancisco Franco hil zen.
Plácido Álvarez Fidalgo1975ko abenduaren 19a1978ko otsailaren 22a
Enrique de Guzmán Ozamiz1978ko otsailaren 22a1978ko apirilaren 3a
Ignacio Bayón Mariné1978ko apirilaren 3a1980ko ekainaren 18a
Alejandro Rebollo Álvarez-Amandi1980ko ekainaren 18a1982ko irailaren 4a
Antonio Carbonell Romero1982ko irailaren 4a1983ko urtarrilaren 4a
Ramón Baixados Male1983ko urtarrilaren 4a1985ko irailaren 12a1984ko kontratu programa: defizitdun lineen ixtea.
Julián García Valverde1985ko irailaren 12a1991ko martxoaren 16a
Mercè Sala Schnorkowski1991ko martxoaren 16a1996ko ekainaren 18aMadril-Sevilla abiadura handiko linearen inaugurazioa.
Miguel Corsini Freese1996ko ekainaren 18a2004ko maiatzaren 8aMadril-Lleida abiadura handiko linearen inaugurazioa.
José Salgueiro Carmona2004ko maiatzaren 8a2005ko urtarrilaren 1.aRENFEren zatiketa.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak