Irurita

Baztango lekua, Nafarroa Garaia

Irurita Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Hiru auzo ditu: Apote, Ordoki eta Iperburu. 2022 hasieran, 785 biztanle zituen.[1]

Irurita
 Euskal Herria
Irurita herriaren ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea31730
HerritarraIruritar
Geografia
Koordenatuak43°07′52″N 1°32′49″W / 43.13114°N 1.54708°W / 43.13114; -1.54708
Demografia
Biztanleria788 (2020:  −6)

Herri ikusgarria da, eraikin multzo interesgarria duena. Monumentu megalitiko ugari ere baditu.

Geografia

Artesiagako mendateak Eugirekin lotzen du.

Historia

Neolito Aroko artzainek hainbat hilobi megalitiko eraiki zituzten, Argibelgo trikuharria eta Armatelako tumuloa besteak beste.

XVII. mendean sorgin-ehiza izan zen Baztanen eta baita Iruritan ere.

Konbentzioaren Gerran (1793-1795) Santa Barbara menditik zehar tropa frantsesak sartu ziren Baztanera. Ondoren Iberiar Penintsulako Gerraren amaieran Iruritatik gertu nafarren eta napoleondar tropen arteko borroka izan zen Irurita ondoan. Erronkariko Cruchagaren soldaduek frantziarrak garaitu zituzten[2].

Biztanleria

Iruritako biztanleria[1]
194019501960197019811991200020102020
16661055998869823834831848788

Bestak eta ospakizunak

Herriko bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.

Euskara

Iruritako Manuel Gamio[3] (Ahotsak[4] proiekturako)

Iruritan[5] Baztango euskaraz[6] egiten da, nafarreraren aldaera.

Ondarea

Iruritar ezagunak

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa