Itziar Alduntzin Navarro

kazetaria eta komunikatzailea
Itziar Alduntzin» orritik birbideratua)

Itziar Alduntzin Navarro (Leitza, Nafarroa, 1976) euskal kazetaria eta komunikatzailea da, irratian egindako lanagatik ezaguna. 1998an Euskadi Gaztean hasi zen lanean, 2012ra arte, eta goizetako Salgai saioarekin oso ezagun egin zen. 2012tik 2017ra Euskadi Irratian egin zuen lan, musika saioak eta udako saioak aurkeztuz. 2017 eta 2020 bitartean Onda Vasca Gipuzkoa irratiko magazina aurkeztu zuen. Irratiko lanaz gain, 2000ko hamarkadaren hasieran Sorginen laratza saioan aritu zen, eta ETBko beste hainbat saiotan ere kolaboratu du. 2020an telebistara itzuli zen Dantzatzen den herria saioa aurkeztuz ETB1en, eta 2020ko irailean ETB2ko arratsaldeetako Qué me estás contando saioa aurkezten hasi zen, 2021era arte. Gaur egun Euskadi Irratiko esataria da.

Itziar Alduntzin Navarro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakItziar Alduntzin Navarro
JaiotzaLeitza, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : kazetaritza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, irrati-esataria eta kazetaria

Ibilbidea

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hirugarren mailan bekadun hasi zen Euskadi Irratian.[1][2] Sei hilabetez bertan aritu ondoren, Euskadi Gaztean aritzeko probetara aurkeztu eta kontratatu egin zuten.[3] 1998ko uztailaren 11n hasita, 15 urtez Euskadi Gaztea irratiko esataria izan zen.[4] Hasierako bi urteetan asteburuetan aritu zen, Uhinak astintzen (1998-1999) eta Topaleku (1999-2000) saioetan.[1] 2000n Iparragirre Sari bat jaso zuen Topaleku irratsaioan egindako lanagatik.[3] Ondoren Top Gaztea (2000-2001) saioan aritu zen, eta Salgai goizeko saioa aurkezteagatik egin zen ezagun, Edurne Garmendiarekin eta Eli Legardarekin batera.[5][6] 2001ean Gaztea Sarien jaialdia aurkeztu zuen, Joseina Etxeberriarekin.[7]

Irratiko lana utzi gabe, 2000n telebistan hasi zen. Bi urtez Sorginen laratza saioko aurkezlea eta kolaboratzailea izan zen, 2000tik 2002ra.[1] Bestalde, Gaztean zebilela Bostak Kanarietan saioa egin zuen Euskadi Irratirako. Euskal Telebistako hainbat programatan kolaboratu zuen, hala nola, Festaburu (2000) eta Begia gose (2003).

2012 eta 2017 bitartean Euskadi Irratian egin zuen lan, besteak beste, Kantu kontari (2012-2015) eta Blai (2016-2017) irratsaioetan. 2015ean EITBko erregulazio txostenean sartu zen, eta Euskadi Irratitik kaleratua izan zen.[8]

2017an Onda Vasca Gipuzkoara igaro zen, eta hiru urtez Gipuzkoako Kale Nagusia magazina gidatu zuen, 2020ra arte. 2018an euskal rocka ardatza zuen Esker1000 dokumentalean parte hartu zuen.[9] 2020an Dantzatzen den herria lehiaketa aurkeztu zuen ETB1en.[10]

2020ko irailean Qué me estás contando arratsaldeko magazina aurkezten hasi zen ETB2n.[11] 2021eko otsaila eta apirila bitartean aurkezle nagusia izan zen, Arantza Ruizek (2019tik lan horretan zegoen aurkezleak) saio utzi baitzuen. 2021eko apirilean aurkezle berria Asier Odriozola izango zela iragarri zuen EITBk, eta Alduntzinek aurkezle laguntzaile gisa jarraitu zuen.[12] Saioa 2021eko irailean amaitu zen.[13]

Saioa amaitu zenean, Euskadi Irratian esatari lanak egiten hasi zen. Gaur egun Baipasa saioko esatarietako bat da. 2022ko udan Faktoria saioko magazina aurkeztu zuen.[14]

Bizitza pertsonala

Leitzarra jaiotzez, gaur egun Donostian bizi da.[15]

Lanak

Telebista saioak

UrteaSaioaKateaOharrak
2000-2002Sorginen laratzaETB1Kolaboratzailea / aurkezlea
2000FestaburuETB1Gonbidatua (atal 1)
2001FestaroETB1Gonbidatua (atal 1)
2001El factor humanoETB2Gonbidatua (atal 1)
2003Begia goseETB1Aurkezlea
2012FinlandiaETB1Gonbidatua (atal 1)
2014A ze bandaǃETB1Epaile gonbidatua (atal 1)
2020Gure kasaETB1Gonbidatua (atal 1)
2020Dantzatzen den herriaETB1Aurkezlea (8 atal)
2020-2021Qué me estás contandoETB2Aurkezlea
2021Itxi liburuakETB1Gonbidatua (atal 1)

Irratsaioak

UrteaSaioaEmisoraOharrak
1998-1999Uhinak astintzenEuskadi GazteaAurkezlea
1999-2000TopalekuEuskadi GazteaAurkezlea
Iparragirre Sariaren irabazlea
2000-2001Top GazteaEuskadi GazteaAurkezlea
SalgaiEuskadi Gaztea / GazteaAurkezlea
2010-2011Top DanceGazteaUdako programazioa
2011-2012Gaztea formulaGazteaAurkezlea
2012Ze Martxa?GazteaAurkezlea
2012-2015Kantu kontariEuskadi IrratiaAurkezlea
2016-2017BlaiEuskadi IrratiaUdako saioa
2017-2020Gipuzkoako Kale NagusiaOnda VascaAurkezlea
2022FaktoriaEuskadi IrratiaUdako magazinaren aurkezlea

Kanpo estekak

Erreferentziak