Itziar Laka
Itziar Laka Mugarza (Bilbo, 1962ko otsailaren 2a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Letretako Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean.
Itziar Laka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1962ko otsailaren 2a (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusetts Institute of Technology |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, doktorea eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (1999 - |
Kidetza | Euskaltzaindia Jakiunde Udako Euskal Unibertsitatea |
1990an tesia defendatu zuen Massachussetts-eko Institutu Teknologikoan, eta geroago irakasle izan da New Yorken, Vienan, Utrecht-en, Napolin eta Río de Janeiro-n. Gogo Elebiduna ikertaldeko ikertzaile nagusia da. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.[1] Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu hizkuntzarako gaitasuna noiz garatzen den eta elebakarren eta elebidunen burmuinetan dauden ezberdintasunei buruz ikertzeko.[2][3]
Euskaltzain urgazlea da 2006tik, eta 2013an euskaltzain osoa izateko proposatua izan zen.[4] Euskarazko gramatika deskribatu zuen ingelesez 1996an argitaratu zuen liburu batean.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[6]
Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da.