Itziar Ugarte

kazetaria, idazlea

Itziar Ugarte Irizar (Oñati, Gipuzkoa, 1995eko apirilaren 27a) kazetaria eta idazlea da.

Itziar Ugarte

Bizitza
JaiotzaOñati1995eko apirilaren 27a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Berria
Jasotako sariak

Inguma: http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/itziar-ugarte-irizar Literaturaren Zubitegia: 1057

Biografia

Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren seigarren edizioa egin du Mondragon Unibertsitatean. Argia-n hasi zen lehen kazetaritza lanak publikatzen,[1] eta Berria-n dihardu egun, kultura sailean.[2][3] Beste hedabide eta agerkari batzuetan ere idatzi izan du baita literatur eremukoetan ere. Itu bandako kidea izan da eta Lekore aldizkarian argitaratu ditu zenbait literatur pieza.[4]

Argitalpenak

  • Gu gabe ere. (Susa, 2021)[5][6] Espainiako Kritika Literarioaren Saria eskuratu zuen lan honekin.[7]

Sariak

  • 2018an Bergarako Jardun elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen lehiaketa irabazi zuen Hilberri den amamari idatzitako gutunarekin.[8]
  • 2020an Bilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti literatur lehiaketan saria jaso zuen Beraneantea lanagatik.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak