Jacques-André Emery
Jacques-André Emery (Gex, 1732ko abuztuaren 26a - Paris, 1811ko apirilaren 28a) apaiz frantsesa izan zen. San Suplizioren ordenako kide izan zen 1750. urteaz geroztik, eta bertako zuzendari nagusi hautatu zuten 1782an. Iraultzaren garaian, apaizen Konstituzio zibilari uko egin bazion ere, jarrera moderatua izan zuen altxamenduaren aurrean, baina preso hartu zuten Izualdiko garaian. Direktorioaren, Kontsulatuaren eta Inperioaren garaian Frantziako kristautasunaren alde jardun zuen, eta 1806. urtean Sain-Sulpiceko apaiztegia zabaltzeko baimena eskuratu zuen Napoleonengandik. Unibertsitateko kontseilaria (1808) eta Elizaren Kontseiluko kidea (1809) izan zen. Filosofia-liburuak idatzi zituen.
Jacques-André Emery | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gex, 1732ko abuztuaren 26a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1811ko apirilaren 28a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Île-de-France | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna