Jesus Riaño

Gipuzkoar kazetaria

Jesus Riaño Diego (Pasaia, 1943ko otsailaren 9a - Iruñea, 2021eko abenduaren 10a) gipuzkoar kirol-kazetaria izan zen.[1]

Jesus Riaño
Bizitza
JaiotzaPasai Antxo1943ko otsailaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2021eko abenduaren 10a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Bizitza

Jesus Riaño Diego Pasai Antxon jaio zen 1943ko otsailaren 9an. Haurra zelarik hil zitzaion ama, eta Iruñera joan zen bizitzera, Maria izebaren etxera. Medikuntza ikasten hasi bazen ere, laster ohartu zen kazetaritza zela bere bokazioa. 1964an hasi zen lanean Diario de Navarra egunkarian, eta bertan jarraitu zuen 2008an erretiratu zen arte. Marca eta Norte Deportivo agerkarien kolaboratzailea ere izan zen. Kirolari buruzko informazioa landu zuen beti, futbola eta txirrindularitza batez ere.[1][2]

Erretiroa hartu ondoren, Navarrasport hedabide digitala sortu eta burubelarri aritu zen Nafarroako kirol jardueren berri ematen. Osasunaren jarraitzaile amorratua, bi aldiz jaso zuen talde gorritxoaren urrezko domina.[1][3]

Erreferentziak

Kanpo estekak