Jevgeni Prigozhin

Jevgeni Viktorovitx Prigozhin[1][2]errusieraz: Евге́ний Ви́кторович Приго́жин— (Leningrad, Errusia, 1961eko ekainak 1Tver oblasta, Errusia, 2023ko abuztuaren 23a) errusiar oligarka izan zen,[3] mertzenario-burua eta, 2023an bera buru izan zuen matxinada arte, Errusiako lehendakari den Vladimir Putinen konfiantzazko laguna.[4] Ezaguna zen "Putinen chef" ezizenarekin ere, Kremlinari zerbitzu ematen zioten jatetxeen eta catering-konpainien jabe baitzen.[5]

Jevgeni Prigozhin
Wagner Taldeako komandante

2014 - 2023ko abuztuaren 23a
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1961eko ekainaren 1a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1961 -  1991ko abenduaren 26a)
 Errusia  (1991ko abenduaren 25a -  2023ko abuztuaren 23a)
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaKuzhenkino (en) Itzuli2023ko abuztuaren 23a (62 urte)
Hobiratze lekuaPorokhovskoye Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza
giza hilketa: hegazkin-istripua
Familia
AmaVioletta Prigozhina
Ezkontidea(k)Liubov Prigozhina  2023ko abuztuaren 23a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSaint Petersburg State Chemical-Pharmaceutical Academy (en) Itzuli
Saint Petersburg college of the Olympics reserve N. 1 (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakjatetxe-jabea, traiteur (en) Itzuli, ekintzailea, Mertzenarioa, buruzagi militarra, ostalaria, ilustratzailea eta billionaire (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Wagner Taldea
Concord Management and Consulting (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakErrusia-Ukraina gerra (2022)
Wagner Taldearen matxinada

IMDB: nm11412684 Telegram: concordgroup_official VK: evgeniy_prigozhin Find a Grave: 258806155 Edit the value on Wikidata

Sobietar Batasunean kondenatua izan ondoren, kontrolpean izan zuen konpainia-sare bat, Wagner Taldea izeneko mertzenario-konpainia errusiarra barne, estatuak babestuta; bai eta Estatu Batuetako 2016ko eta 2018ko hauteskundeetan interferentzia izatea leporatu zieten hiru konpainia ere.[6][7] Bellingcat, The Insider eta Der Spiegel mendebaldar hedabideek (Errusia aurkaritzat duen NATOko herrialdeetakoak) 2022an egindako ikerketa baten arabera, haren jarduerak "oso integratuta daude Errusiako Defentsa Ministerioaren eta haren inteligentzia-besoaren, GRUaren, baitan".[8]

Hil baino bi hilabete lehenago, 2023ko ekainean, Errusiako Defentsa Ministerioaren aurka matxinatu zen, bere indarrak Errusiara mugitzearekin batera.[9][10]

Bizitza

Jevgeni Prigozhin Leningraden jaio zen, egungo San Petersburgon, 1961eko ekainaren 1ean. 1981ean, 20 urte zituelarik, 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, lapurreta eta iruzurra egotzirik. 1990ean, espetxetik irten zelarik, saltxitxa-ogitartekoak saltzen hasi zen amarekin eta aitaordearekin batera, Leningradeko Aprashakako merkatuan. Sobietar Batasuna desegin ondoren, negozioa handitu eta enpresa berriak sortu zituen.[11]

1990eko hamarkadan, supermerkatuen, kasinoen eta jatetxeen negozioetan sartu zen. 1997an, Uharte Berria, Neva ibaiaren gaineko jatetxea, ireki zuen, hiriko jantoki modakoenetako bat bihurtu zena. 2001ean, bazkaria zerbitzatu zien Vladimir Putini eta Jacques Chirac Frantziako presidenteari, eta George W. Bush AEBetako presidentearen anfitrioia izan zen 2002an. 2003an, Putinek urtebetetzea ospatu zuen Uharte Berrian. Era horretan hasi zen Prigozhinen eta Putinen arteko harremana.[12] Ondoren, Concord catering konpainia sortu zuen, Armadari eta herrialdeko ikastetxe publikoei otorduak emateko kontratuak lortu zituena.[11]

2010eko hamarkadan, Wagner Taldea sortu zuen.[13][14][15] 2022ko irailaren 26an adierazi zuenez, taldea 2014ko maiatzean eratu zuen, Errusiako Indar Armatuei Donbasseko gerran laguntzeko. Onarpen hori bideo biral batek eragin zuen, zeinetan Prigozhin bera agertzen baitzen Mari El-eko espetxe batean presoak errekrutatzen; zehazki, askatasuna emanen zitzaiela agintzen zien, sei hilabetez Wagner Taldearekin lan egiten bazuten.[16]

Denbora askoan ukatu zuen Estatu Batuetako hauteskundeetako errusiar interferentzian izandako eginkizuna. Hala ere, 2022ko azaroan, lan horietan zeukan erantzukizuna onartu zuen, bai eta jarraitu egingo zutela esan ere.[17] 2023ko otsailean, Interneteko Ikerketa Agentziaren fundatzailea eta epe luzeko kudeatzailea zela adierazi zuen; errusiar enpresa horri lineako propaganda-ekintzak egitea leporatu izan zaio.

Prigozhinek, bere enpresa eta bazkideekin batera, Estatu Batuen zigor ekonomikoak eta kargu penalak jaso dituzte; izan ere, Erresuma Batuan, oraindik ere zigorren pean izendatutako pertsona da.[7][18] FBIk 250.000 eurorainoko saria eskaini zuen Prigozhin atxilotzera daraman informazioagatik.[19][20] 2020ko urrian, Europako Batasunak (EB) haren aurkako zigorrak jarri zituen, Libian Wagner Taldearen jarduerak finantzatu izanagatik. 2022ko apirilean, EBk zigor gehiago ezarri zizkion Ukrainako errusiar inbasioan izandako zereginagatik.[21]

2023ko ekainean, Errusiako gobernuaren kontrako Wagner Taldearen matxinada zuzendu zuen, eta Rostov Don hiria kontrolpean hartu. Krisia Prigozhin Bielorrusian aterpetuz baretu zen, Aliaksandr Lukaxenkarekin hala adostuta.[22] Vladimir Putinek ondorioak agindu zituen Prigozhinen erreboltarengatik.[23] Bielorrusiatik, Prigozhin Afrikara joan zen gerra kanpainetan aritzera.

2023ko abuztuaren 24an zabaldu zenez, Prigozhin istripuz hil zen bezperan Moskutik aireratu hegaldi batean.[24] Mendebaldeko inteligentzia-zerbitzuek eta Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak berak istripua espresuki eragin zelako susmoa agertu zuten;[25] CIAk, zuzenean, Putinen mendekua zela iradoki zuen.[26]

Erreferentziak

Kanpo estekak