Joaquín Casalduero

Joaquín Casalduero Martí (Bartzelona, 1903ko apirilaren 23a - Madril, 1990eko otsailaren 22a) espainiar literatura kritikari eta saiakera idazlea izan zen.

Joaquín Casalduero
Bizitza
JaiotzaBartzelona1903ko apirilaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Espainia
HeriotzaMadril1990eko otsailaren 20a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta erromanista
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Smith College
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Middlebury College (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

Gaztetan, Madrilen bizitzen jarri zen familiarekin, eta bertako Centro de Estudios Históricosen literatura-prestaketa sendoa jaso zuen. 1931n Amerikara alde egin zuen, eta Northamptongo Unibertsitateko Smith Collegen (Massachusetts) Espainiar Hizkuntza eta Literaturako irakasle izan zen. Europara itzuli, eta Alemania eta Britainia Handiko unibertsitateetan ere jardun zuen irakasten. 1950ean Estatu Batuetara joan zen berriro, Kaliforniako Unibertsitatera. Espainiarekiko harremanak literaturari buruzko hitzaldi eta aldizkarietako eta egunkarietako lankidetza bidez izan zituen. Bere estetikaren metodologia hegelianismoari lotuta dago, eta estetika positibistaren kritikari handienetako bat izan zen. Lan ugari argitaratu zituen arren, nagusiak hauek dira: Contribución al estudio de Don Juan en el teatro español (1938, Don Juanen azterketarako ekarpena Espainiar antzerkian), Sentido y forma del Quijote (1949, Don Kixoteren zentzua eta forma), Vida y obra de Galdós (1962, Galdósen bizitza eta lanak), Estudios sobre literatura española (1962, Espainiar literaturari buruzko azterketak), Creación literaria medieval y renacentista (1977, Erdi Aroko eta Errenazimentuko sorketa literarioak).

Erreferentziak