Jon Rahm

euskal estatubatuar golf-jokalaria

Jon Rahm Rodríguez (Barrika, Bizkaia, 1994ko azaroaren 10a) euskal herritar golf-jokalaria da, 2016an profesional bilakatua. World Amateur Golf Rankingean munduko lehenengo izan zen 60 astez jarraian, eta ondoren Official World Golf Rankingean lehenengo bilakatu zen, 2020ko uztailean Memorial Tournament txapelketa irabazi ostean. 2021ean AEBko Irekia irabazi zuen. 2023ko abenduaren 7an Rahmek LIV Golfekin kontratua egin zuela iragarri zuen[1], historiako kirol kontraturik handienarekin (500 milioi euro)[2]

Jon Rahm

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJon Rahm Rodríguez
JaiotzaBarrika1994ko azaroaren 10a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaArizona State University (en) Itzuli
(2012 - 2016)
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria
Altuera1,88 metro

jonrahm.com
Facebook: jonrahmgolf Twitter: JonRahmpga Instagram: jonrahm Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

Arizonako Unibertsitateko Sun Devils taldean ibilitakoa,[3][4] bi aldiz irabazi zuen Ben Hogan Saria.[5] 2014an amateurretako Munduko Txapelketa irabazi zuen, Jack Nicklausek ezarritako marka hautsiz.[6] Mark H. McCormack domina eta Eisenhower Saria lortu ondoren, 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen.[7] Opena bukatu eta berehala, profesional bilakatu eta Quicken Loans Nationalean lehen aldiz lehiatu zen.[8]

2020an historia egin zuen. Munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi den lehen euskal golflaria izan da. Soilik 24 golf jokalarik lortu dute rankingaren lehen postura igotzea, eta hori lortzen duen bederatzigarren europarra da. PGA Tourraren Memorial txapelketa irabazi ostean lortu zuen lehen postua. Denboraldiko lehen garaipena zen eta PGA Tourreko hirugarrena. Profesional gisara, 11 txapelketa irabazi ditu Rahmek. PGA Tourraren Memorialak 76 puntu eman zizkion, eta guztira 460,82 batuta, Rory McIlroy irlandarra aurreratu du munduko sailkapenean. 11 aste zeramatzan horrek lehen postuan (guztira, aurreko aldiak zenbatuta, 106). Aste gehien Tiger Woods egon da gailurrean, 683.[9]

2021eko ekainean, bere lehenbiziko "major"-a eskuratu zuen, AEBetako Irekia,[10] eta 2023ko apirilean bigarrena: Augustako Masterra.[11]

Palmaresa profesionaletan

PGA Tourreko garaipenak

"Major"-ak
FedEx Cup playoff torneoak
Besterik
Zbk.DataTxapelketaEmaitzaParAldea bigarrenarekinBigarren sailkatua
12017ko urtarrilak 29Farmers Insurance Open72-69-69-65=275−133 kolpe Charles Howell III, Pan Cheng-tsung
22018ko urtarrilak 22CareerBuilder Challenge62-67-70-67=266−22Playoff Andrew Landry
32019ko apirilak 28Zurich Classic of New Orleans
( Ryan Palmerrekin)
64-65-64-69=262−263 kolpe Tommy Fleetwood, Sergio García
42020ko uztailak 19Memorial Tournament69-67-68-75=279−93 kolpe Ryan Palmer
52020ko abuztuak 30BMW Championship75-71-66-64=276−4Playoff Dustin Johnson
62021eko ekainak 20AEBetako Irekia69-70-72-67=278−61 kolpe Louis Oosthuizen
72022ko maiatzak 1Mexikoko Irekia64-66-68-69=267−17kolpe 1 Tony Finau, Kurt Kitayama,
Brandon Wu
82023ko urtarrilak 8Sentry Tournament of Champions64-71-67-63=265−272 kolpe Collin Morikawa
92023ko urtarrilak 22The American Express64-64-65-68=261−27kolpe 1 Davis Thompson
102023ko otsailak 19Genesis Invitational65-68-65-69=267−172 kolpe Max Homa
112023ko apirilak 9Augustako Masterra65-69-73-69=276−124 kolpe Brooks Koepka, Phil Mickelson

European Tourreko garaipenak

Zbk.DataTxapelketaEmaitzaParAldea bigarrenarekinBigarren sailkatua
12017ko uztailak 9 Irish Open65-67-67-65=264−246 kolpe Richie Ramsay
Matthew Southgate
22017ko azaroak 19 DP World Tour Championship69-68-65-67=269−191 kolpe Kiradech Aphibarnrat
Shane Lowry
32018ko apirilak 15 Open de España67-68-66-67=268−202 kolpe Paul Dunne
42019ko uztailak 7 Irish Open (2)67-71-64-62=264−162 kolpe Andy Sullivan
Bernd Wiesberger
52019ko urriak 6 Open de España (2)66-67-63-66=262−225 kolpe Rafael Cabrera-Bello
62019ko azaroak 24 DP World Tour Championship (2)66-69-66-68=269−191 kolpe Tommy Fleetwood

Beste garaipenak (1+1)

  • 2018: Hero World Challenge
  • 2019: Race to Dubai

Erreferentziak

Kanpo estekak