José María Olabarri Massino

José María Olabarri Massino (Bilbo, 1849ko otsailaren 4a - 1924ko apirilaren 2a) Bizkaiko enpresarioa izan zen.

José María Olabarri Massino

Bizitza
JaiotzaBilbo1849ko otsailaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaOlabarri jauregia
HeriotzaBilbo1924ko apirilaren 2a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuela Ana Zubiria Ybarra
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Biografia

Pascual Olabarri Aldana eta Madgalena Massino Leraren semea, bere aitaren negozio gehienak herentzian jaso zituen. Gainera, Manuela Zubiria Ybarrarekin ezkondu zen, Cosme Zubiriaren eta Prudencia Ybarra Gutiérrez de Cabiedesen alaba, Ybarra familiako kidea, bere fortuna gehiago handituz.

Bere aitak Santa Ana de Bolueta enpresan zuen ordezkaritza eskuratu zuen. Tubos Forjadosen kontseilaria izan zen 1897an, Bilboko Labe Garaietakoa 1898-1902 artean eta Bizkaiko Labe Garaiak enpresakoa 1903 arte[1]. Labe Garaietako kontseilutik dimisioa eman zuen, ez zitzaiolako etikoa iruditzen bere konpetentzia zen Boluetako enpresako zuzendaria izatea aldi berean[2].

Olabarri jauregia.

Minas de Soto, Laguna de Salinas, S.A., Minas de Carracedo, Euskaria, Hullera Vasco-Leonesa eta Talleres Ibaizabal, Talleres del Miravalles eta Alambres del Cadagua enpresetan ere interesak zituen[1].

1894an Campo Volantin pasealekuan etxe bat enkargatu zion Julián Zubizarreta Usatorre arkitektoari, gaur egun Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza dena[2] eta Olabarri jauregia izenarekin ezagutzen dena[3]. 1903an beste bat eskatu zion Cecilio Goytia arkitektoari Areetan[1].

Hainbat elkarteko kide izan zen, eta Club Marítimo del Abraren sortzaileetako bat zen[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak