José Martínez Berasain

nafar politikaria, Espainiako II. Errepublikaren kontrako konspiratzailea

Victoriano José Martínez Berasain (Iruñea, 1886ko martxoaren 23a - ib., 1960ko abenduaren 27a) nafar politikari karlista eta bankaria izan zen.

José Martínez Berasain


Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a - 1958ko apirilaren 14a
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaIruñea1886ko martxoaren 23a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1960ko abenduaren 27a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, bankaria eta argazkilari amateurra
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Banco de Bilbao
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Biografia

Banco de Bilbaoko zuzendaria zen Iruñean, eta El Pensamiento Navarro egunkari tradizionalistaren administrazio-kontseiluko burua zen.[1]

Bigarren Errepublikaren garaian, Iruñeko tokiko batzorde karlistako lehendakari eta Nafarroako Eskualde Batzordeko presidenteorde izan zen.[2] Nafarroako Eskuineko Blokearen buru ere izan zen. Era berean, Familia Gurasoen Elkarte Katolikoko, Eusko-Nafar Erlijiosoen Defentsa Elkarteko eta «La Cultural Navarra» (maristen ikastetxea ordezkatzea saihesteko eratutako elkartea) kidea zen.[1]

1936ko uztaileko Errepublikaren aurkako altxamenduaren prestaketan aktiboki parte hartu zuen Mola jeneralarekin lankidetza estuan, eta Joaquín Baleztena eskualdeko buruzagi karlista buru zuen Nafarroako Gerrako Batzorde Karlistako presidenteordea izan zen. Bateratze Dekretuaren ondoren, Jose Martínez Berasain izango zen Nafarroako Mugimendu Nazionalaren lehen probintzia-burua.[3]

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1943an Elkarte Tradizionalistaren izenean Franco jeneralari zuzendutako gutun baten hamasei sinatzaileetako bat izan zen. Gutun horretan, «saiakera totalitarioa» bertan behera uzteko, «Altxamenduaren hasierako espiritura» itzultzeko eta Espainiako monarkia tradizionala berrezartzeko eskatzen zioten, Espainia «sufragio ez-organikoaren "legezkotasun" faltsu demokratikoan berriro eror ez zedin».[4]

1955etik hil zen arte, prokuradore izan zen Gorteetan, Francoren izendapenez.[3] Tradizionalisten taldeko kide izan zen, «estorildarrak» izenez ezagutzen zirenak — Ricardo de la Ciervarentzat «karlismo frankista» ziren —, eta 1957an Alfontso XIII.aren semea, Joan Borboikoa, Espainiako errege legitimo gisa aitortu zuten.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.