Joseba Urkiola

Joseba Urkiola Irulegi (Leitza, Nafarroa, 1986) euskal kazetari bat da. EITBko kirol erredakzioko langilea da, eta gidoilari, erredaktore zein dokumental zuzendari lanak egin ditu. 2018an ETBko kirol zuzendari izendatu zuten. Pilota partidetan esatari aritzen da eta kiroletako albistegiko aurkezle lanak ere egiten ditu. 2021etik aurrera EITBko kirol zuzendaria da.[1]

Joseba Urkiola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseba Urkiola Irulegi
JaiotzaLeitza, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakkirol-kazetaria
Enplegatzailea(k)EITB

Twitter: iBROKI Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Leitzako Amazabal institutuan burutu zituen lehen ikasketak, eta 2008an kazetaritzan lizentziatu zen, eta baita Euskal Filologian ere, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, EITBko kirol erredakzioan lanean hasi zen.

ETB1en Eibar, Alavés eta Errealari buruzko albisteak eman zituen. 2017an Eibar, futbolaren tailara dokumentala zuzendu zuen. 2018an ETBko kirol arduradun izendatu zuten.[2] BBK Mendi Film Festivaleko epaimahaikidea izan da.[3] 2020ko urtarrilaren 10etik aurrera, pilota partiden esatari lanak egiten ditu, ostiral iluntzetako ETB Kantxa saioetan, Josetxo Lizartza herrikideak erretiroa hartu ostean.[4] Halaber, tarteka Gaur egun Kirolak albistegia ere aurkezten du.

2021eko otsailean EITBko zuzendaritzak organigraman aldaketak egin zituen, eta Urkiola EITB taldeko hedabide guztietako kirol zuzendaria izendatu zuten.[5] 2022an Nafarroako Kazetarien Elkarteak Teobaldo sarietako bat eman zion.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak