Josefina Guerendiain Caro

Ekintzailea, UGTko kidea

Josefina Guerendiain Caro (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1918ko irailaren 19a - Ibidem, 2011ko ekainaren 4a) emakume ekintzailea izan zen. UGTko kidea. San Kristobal gotorlekuan zeuden preso politikoei elikagaiak eraman eta arropa garbitu zizkien.

Josefina Guerendiain Caro
Bizitza
JaiotzaIruñea1918ko irailaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaIruñea2011ko ekainaren 4a (92 urte)
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta Unión General de Trabajadoresa

Bizitza

Oso gaztetatik, 14 urte zituenetik, lagundu zion bere aita Juan Guerendiain Urrari, UGTko harginari, Iruñeko Herriko Etxera, eta erakunde horretako hainbat jardueratan parte hartu zuen.[1]

1934ko urriko iraultzaren ondoren, maiz bisitatu zituen Euskal Herriko, Asturiasko eta Santanderko San Kristobalgo preso politikoak eta "Socorro Rojo" izeneko erakundean hasi zen haien alde borrakatzen, elikagaiak eramanez eta arropa garbituz batez ere. Nafarroako hiriburuko UGTko kidea eta Nafarroako UGTko idazkari nagusi Clemente Ruizen neska-lagun bihurtu zen. 1936ko uztaileko estatu-kolpea garaile atera zenean, uztailaren 25ean atxilotu zuten, 17 urte zituela eta zortzi hilabete eman zituen probintziako espetxean. Ondoren, San Juan de Dios klinikan eta Iruñeko Seminarioan instalatutako Alfonso Carlos Gerra Ospitalean lan egin zuen.

1938ko otsailean Vicente Lacarra Armendarizekin ezkondu zen. Gerra amaitu ostean Erriberrin (Nafarroa) finkatu zen, bere senarra bertakoa baitzen. Ondoren, taberna bat izan zuten Iruñean eta, geroago, jatetxe bat Villabonan (Gipuzkoa). Iruñean hil zen 2011ko ekainaren 4an.[2][3]

Aitortzak

Erreferentziak

Kanpo estekak