Julia Fernandez

maistra eta euskaltzale nafarra

Julia Fernandez Zabaleta (Iruñea, 1898ko urriaren 9a - 1961ko otsailaren 16a) nafar irakasle eta euskaltzalea izan zen.

Julia Fernandez

Bizitza
JaiotzaIruñea1898ko urriaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1961eko otsailaren 16a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Haurtzaroa

Julia Fernandez Iruñeko Dormitaleria kalean jaio zen 1898 urtean.

Iruñea hiruburuan bertan bere lehen ikasketak eginda gero, San Jose Plazan zegoen Irakasle Eskolan egin zituen maistra izateko ikasketak.

Irakaslea

1916an bere maistra titulua lortu zuen, oso nota onekin, sari berezia lortuz.

Horren ondorioz, udalaren beka bat jaso zuen Bartzelonan ikasteko Maria Montessori pedagoga italiar ospetsuarekin[1].

Pedagogia berritzailearen alde jarrita, Iruñeko Udal Eskoletan hasi zen lanean, bere lanpostua oposiziotan irabazi eta gero.

Emakume aitzindaria, feminista eta abertzalea izan zela esan dezakegu, bere irakaslana emakumeen instrukzioaren alde eta euskararen alde izan zelako[2].

1921eko Urtarrilaren 15ean Iruñeko Maistren Eskolako Ikasle Ohien Elkartean parte hartu zuen: eskola hau emakumeen sustapen kulturala eta profesionala bultzatzeko giltza izan zen[3].

Euskaltzaindiarekin elkarlanean aritu zen ere eta Euskal-Esnalea elkartearekin baita, euskara zabaltzeko asmoarekin.

Euskararen aldeko ekimen publikoetan behin baino gehiagotan parte hartu zuen Iruñerrian, eta eskualde euskaldunetan ere.

1923an Euskal Egunetan parte hartu zuen hizlari gisa, Euskaltzaindiaren eskutik. Beste gaien artean feminismo internazionalaren defentsa egin zuen, euskaraz.

Bigarren Errepublikaren garaietan, Emakume Abertzale Batza (EAB) erakundearen zabalkundea zabaldu zuen Iruñean eta Nafarroako zenbait herritan; EAB Eusko Alderdi Jeltzalearen emakumeen erakundea zen: hasiera batean Bilbon sortuta, baina ondoren zabaldu egin zena.

1936ko Urriaren 12an, etorkizuneko Euskal Unibertsitatearen oinarriak aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak sortu zuen batzordearen partaidea izan zen.

Gerraostea

1936an maistra lanetatik kendu zuten arrazoi politikoengatik (erregimenaren kontrakoa izatea leporatu zioten), eta 1958 urterarte ezin izan zuen ofizialki bere lanera itzuli; nahiz eta ordurarte modu pribatuan egin zuen lan[4].

Aitortzak

  • Bere ekarpenen omenez, gaur egun Iruñeko Aintzindarien Parkean gimnasia egiteko espazio biribil bat du dedikatuta, maistra izateagatik eta euskara bultzatzeagatik.[5]
  • Bere hiletan, 1961eko otsailaren 17an, EAB erakundearen omenaldia jaso zuen, aspaldiko afiliatu baten eskutik: lore sorta bat jarri zion hilkutxa gainean, euskal ikurrinaren koloreekin[6].

Bibliografia

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 219.or.

Erreferentziak

Kanpo estekak