Josip Manolić

politikari kroaziarra

Josip Manolić (Kalinovac, 1920ko martxoaren 22aZagreb, 2024ko apirilaren 15a) kroaziar politikaria izan zen. Kroaziako lehen ministroa izan zen 1990etik 1991ra.

Josip Manolić

(2011)
1. Speaker of the Chamber of Counties of Croatia (en) Itzuli

1993ko martxoaren 22a - 1994ko maiatzaren 23a
← baliorik ez - Katica Ivanišević (en) Itzuli

2. Kroaziako Lehen Ministroa

1990eko abuztuaren 24a - 1991ko uztailaren 17a
Stjepan Mesić - Franjo Gregurić (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKalinovac, 1920ko martxoaren 22a
Herrialdea Jugoslavia  (1920 -  1992)
 Kroazia  (1992 -  2024)
HeriotzaZagreb2024ko apirilaren 15a (104 urte)
Hezkuntza
HeziketaZagrebeko Unibertsitatea 1960) Bachelor of Laws (en) Itzuli
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraJugoslaviako Askapen Nazionalerako Armada eta Destakamentu Partisanoak
Graduamaior
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaCroatian Independent Democrats (en) Itzuli
Jugoslaviako Komunisten Liga
Kroaziar Batasun Demokratikoa

18 urterekin Jugoslaviako Gazteria Komunistaren Ligan sartu zen eta 19rekin Kroaziako Alderdi Komunistan. Bigarren Mundu Gerran, Ustaxatarrek atxilotu zuten, eta askatu ondoren, partisano jugoslaviarrekin batera jardun zuen.

Jugoslaviako gobernu komunistaren garaian epai kriminalen betearazpenaz arduratu zen eta Aloysius Stepinac kardinalaren espetxeratzean parte hartu zuen. 1960an zuzenbidean graduatu zen Zagrebeko Unibertsitatean eta 1965ean Kroaziako Errepublika Sozialistako parlamentuko kide hautatu zuten.

1990eko hamarkadaren hasieran, Kroaziar Batasun Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen, baita Franjo Tuđmanen gertuko aliatu bat ere. 1990eko abuztuaren 24tik 1991ko uztailaren 17ra Kroaziako lehen ministro izan zen. 1991ko ekainaren 25ean Kroaziako parlamentuak herrialdearen independentzia aldarrikatu zuen eta uztailean Manolic herrialdeko segurtasun zerbitzu guztien koordinazioaz arduratu zen. Ondoren, Kroaziako Demokrata Independenteak izeneko alderdi bat sortu zuen eta Tuđmani aurre egin zion.