Josu Lopez-Gazpio

Gipuzkoar kimikari eta irakaslea

Josu Lopez-Gazpio edo Josu Lopez Gazpio (Tolosa, 1987ko urriaren 6a) gipuzkoar kimikaria da, GOI ikastegiko irakaslea eta ikertzailea da. Lehenago irakaskuntza ertainetan ere irakasle izan da.[1][2]

Josu Lopez-Gazpio

Bizitza
JaiotzaTolosa1987ko urriaren 6a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea kimika, doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea  (2020 -
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Twitter: Josu_lg Inguma: josu-lopez-gazpio Edit the value on Wikidata

Ibilbidea ikasketetan eta ikerkuntzan

Kimika ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako Informatika Fakultatean. 2014an defendatu zuen bere doktoretza-tesia EHUn Esmeralda Millan-en zuzendaritzapean, “Kosmetikoen osagai hautatuak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoen garapena eta aplikazioa” izenburupean.[3]

Zientzia dibulgatzailea

Ohiko zientzia-dibulgatzailea da euskarazko medioetan. Birritan irabazi du zientzia-kazetaritzako CAF-Elhuyar saria.[1] Elhuyar aldizkarian eta Ekaia aldizkarian hiruna artikulu baino gehiago argitaratu ditu.[4]

  • 2016: Perfumeen kimika: musketak eta musketa poliziklikoen analisia . EKAIA, Maria Esmeralda Millán Martínekin.
  • 2016: Substantzia alergenoen analisia kosmetikoetan. EKAIA
  • 2016: Homeopatia: uraren memoria txarra. ELHUYAR, Juan Jose Iruin Sanzekin.
  • 2016: Kosmetikoak analizatzeko metodo garbiagoen bila, ELHUYAR
  • 2014: Irakaskuntzak eta ikerkuntzak bat egiten dutenean: bentzofenona-4 ultramore-iragazkiaren kuantifikazioa, EKAIA, Uxua Huizi Rayo, eta Estibaliz Otegirekin.
  • 2014: Maillard jaunaren patata frijituak. ELHUYAR
  • 2013: Usaimena, zentzumen ahaztu hori. EKAIA, Maria Esmeralda Millán Martínekin
  • 2013: Molekulen heriotza. ELHUYAR

Eta beste hainbat mediotan parte hartzen du, besteak beste, Berrian, Euskal Telebistan edo Euskadi Irratian (Norteko Ferrokarrila...).[5] 2015etik 70tik gora artikulu idatzi ditu Tolosaldeko Atarian,[6] eta 200dik gora Zientzia Kaiera blogean.[7] Horrelakoak idazten oso ondo pasatzen duela esaten du maiz.[8]

Udako Euskal Unibertsitatea

Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen Udako Euskal Unibertsitatea eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan parte hartu du. UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen.[9] Zientziaren dibulgazioari buruzko hainbat ikastaro antolatu izan ditu Udako Ikastaroetan., adibidez, 2016ko uztailean “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” udako ikastaroa antolatu zuen, Koldo Garcia UEUkidearekin elkarlanean. 2017ko martxotik UEUKo Kimika Sailaren ardura du.[10][11] 2020tik GOI ikastegiko irakaslea da.[12]

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2018: CAF-Elhuyar zientzia kazetaritzako saria.
  • 2020: CAF-Elhuyar zientzia eta teknologia saria.“Musikaren zientzia” artikulu-sortagatik. Hain zuzen, zientzia-dibulgazioaren adibide aproposa dela iruditu zitzaion epaimahairi. Musikaren eta zientziaren arteko erlazioa oso ongi azaltzen duela aipatu zuen, eta, aldi berean, musikaren idiosinkrasia hortik haratago dagoela ongi azaltzen zuela. Entretenigarria eta erakargarria zela ere azpimarratu zuen.[13][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak